Muturreko tenperaturen arriskuak. Zer gertatzen zaio zure gorputzari muturreko hotza egiten duenean?

Segurtasun-ikasgaiak
Muturreko tenperaturen arriskuak. Zer gertatzen zaio zure gorputzari muturreko hotza egiten duenean?

Denok dakigu muturreko tenperaturek gure organismoari eragiten diotela, eta ondorioz, arazo ugari sor daitezke, zenbait lan burutzerakoan, besteak beste: kanpoaldean burutzen diren guztiak (eraikuntza, lorezaintza, nekazaritza edo saltoki ibiltariak…) edo galdaketa labeetan, jatetxetako sukaldeetan, hozkailuetan, biltegi hotzetan etab. burutzen direnak. 

Norberaren gorputzak batez besteko 37º tenperatura behar du normaltasunez funtzionatzeko, eta hura gorputzaren  mekanismo termorregulatzailearen bidez lortzen da. Kanpo giroa murriztailea denean, gorputzak tenperatura azkar aldatu behar du eta horrek estres termikoa eragin diezaioke. Azken hura sortuko da oreka termikoa mantentzea ezinezkoa denean eta sistema baskularreko gorabeherak, dardarak, konortea galtzea, zorabioak,  bertigoak, zirkulazio arazoak, arnas eta bihotz arazoak eragin daitezke.

Hortaz, hotz handiegiak zein bero handiegiak osasun arazoak ekarriko ditu. Muturreko beroa egiten duenean, honako hauek jasan daitezke:  hipertermia edo bero kolpea, gehiegizko izerditzea erredurak,azaleko erupzioak, hantura,  deshidratazioa, lipotimiak, takikardiak, goragaleak, minak eta muskuluen karranpak, gosea gutxitzea, buruko minak.

Muturreko hotzak, berriz, honelako hauek eragin ditzake: hipotermia, gorputz-atalak izoztea, giharrak ahultzea, hotzikarak, dardarak, nekea, koordinazioa galtzea, nahastea, kolikoak, bihotz frekuentzia bizkortzea, gaixotasun kronikoak garatzea, erreumatismoa eta biriketako arazoak, gihar eta eskeletoaren arazoak, ikusmen eta entzumen arazoak.

Baina muturreko tenperaturek osasun arazoak sortu ez ezik, lan istripuen alde ere egiten dute, zereginen garatze fisikoak eta eskukoak okerrera egiten duelako, kontzentrazioa, indarra eta bizkortasuna galtzen direlako, eta baita arrisku erantsien eragina jasaten dutelako ere, esate baterako: muturreko hotza egiten duen lanpostuetan, non gela edo elurraren eraginez langilea eror daitekeen, edo berotzeko erabilitako gailuen okerreko errekuntzen bidezko intoxikazioak eragindako istripuak.

Arrisku horiek guztiak direla eta, ezinbestekoa da lanaren antolaketa, lanerako tokia eta babeserako ekipoak muturreko tenperaturak hartzen dituzten giroak eman daitezkeen laneko baldintza zehatzetara egokitzea.

Buletinera harpidetu