Nola saihestu bero-kolpeak eta intsolazioak? Nola jokatu beroak eragindako nahasmenduaren aurrean?

Segurtasun-ikasgaiak
Nola saihestu bero-kolpeak eta intsolazioak? Nola jokatu beroak eragindako nahasmenduaren aurrean?

Tenperatura altuak laneko arrisku-faktorea dira. Giza gorputza gai da kanpoan erosoak ez diren tenperaturak jasateko. Giroa, adina eta baldintza fisikoa bezalako faktore batzuen arabera, egoera fisiko onean aurkitzen diren helduek 34°Cra  bitarteko tenperatura altuak jasan ditzakete, gutxi gorabehera. Baina gradu horietatik gora, osasun-arazo larriak izan daitezke.

Tenperatura altuak laneko arrisku-faktorea dira. Giza gorputza gai da kanpoan erosoak ez diren tenperaturak jasateko. Giroa, adina eta baldintza fisikoa bezalako faktore batzuen arabera, egoera fisiko onean aurkitzen diren helduek 34°Cra  bitarteko tenperatura altuak jasan ditzakete, gutxi gorabehera. Baina gradu horietatik gora, osasun-arazo larriak izan daitezke.

Beroak eragindako nahasmendu ohikoenen artean, honako hauek aurkitzen dira:

Intsolazioa: eguzki-izpien eraginpean etengabe eta gehiegi egotearen ondorioz gertatzen da, batez ere burua babesik gabe eduki bada. Sintomak hauek izan daitezke: goragaleak, gorakoak, zefalea, azaleko beroa, lozorroa eta logalea.

Sinkopea: leku bero batean zutik eta geldirik gehiegi egoteagatik burmuinera behar adina odol iristen ez denean gertatzen da. Ohikoak izaten dira aklimatazio egokirik egin gabe muturreko tenperaturen eraginpean dauden langileengan. Sintomak hauek dira: zorabioa, ahulezia, ikuspen lausoa, mareoak eta pultsu ahula.

Beroak eragindako akidura: beroak eragindako estres termikoko baldintzetan gertatzen da, langileek etengabeko lana egiten dutenean, atsedenaldirik gabe eta izerdiarekin galdutako ura eta gatzak birjarri gabe. Sintomak hauek dira: muturreko ahultasuna eta nekea; azal zurbila, hotza eta hezea; pultsu eta arnasketa bizkorra eta ahuldua; buruko mina, giharretako mina, goragalea, zorabioak, nahasmena, ondoeza, takikardia eta konortea galtzea.

Bero-kolpea: gutxien gertatzen dena da, baina larriena. Larrialditzat hartu behar da, eta berehalako ospitale-arreta behar du. Mekanismo termoerregulatzaileek huts egin dezakete eta gorputzeko tenperatura kontrolik gabe igo. Pertsonak tratamendurik jasotzen ez badu, akats multiorganiko bai izan eta hil daiteke. Sintomak hauek dira: azal lehorra, gorritua eta beroa; zorabioa, buruko mina, nahasmena, desorientazioa, 40ºC-tik gorako tenperatura, pultsu azkarra, konbultsioak eta koman sartzea.

Abisu-sintomak ezagutzeaz gain, beharrezkoa da prebentzio-neurriak hartzea; hala nola,

  • Egunaren erdiko orduetan, eguzkitan zuzenean ez egotea.
  • Jarduera fisiko bizirik ez egitea eguraldi-egoera txarretan.
  • Ahalegin handieneko zereginak goizeko lehen orduan egitea.
  • Ahal den guztietan, itzalguneak aprobetxatzea jarduerak egiteko.
  • Elikadura egokia eta hidratazio ona izatea.
  • Likido ugari edatea. Alkoholik ez edatea, ezta kafeinadun edaririk ere.
  • Atsedenaldiak egitea.
  • Arropa egokia eta arina janztea.
  • Burua eguzkitik babestea.
  • Eguzkitik babesteko kremak erabiltzea.

Pertsona batek beroak eragindako nahasmendua izan badu, ahalik eta gune fresko eta itzal handienekora eraman behar da. Erdi eserita jarri, burua altxatuta duela. Ura edateko eman, zurrupada txikietan. Gorputzeko tenperatura jaisten ahalegintzea, abaniko edo haizagailu batekin edo kopetan, garondoan eta eskumuturretan ur hotzeko zapiak jarrita.

Hobetzen denean, larrialdietako zerbitzu medikora lagundu behar zaio, azterketa bat egin diezaioten. Errekuperatzen ez bada edo konortea galtzen badu, hankak tolestuta dituela etzanda jarri behar da eta berehala larrialdietara deitu.

Buletinera harpidetu