Udazkenean, gaztaina sasoia iritsi da eta ez erorketan sasoia

Segurtasun-ikasgaiak
Udazkenean, gaztaina sasoia iritsi da eta ez erorketan sasoia

Edozein lan motan erorketek eragindako istripuak daude, bai altueretatik (teilatu bat, arnes batetik zintzilik, aldamio edo eskailera batera igota, etab.) edo lurzoru parean bulego batean. Nahiz eta a priori noizean behin gertatzen den zerbait iruditu, ez da halakoa.

Edozein lan motan erorketek eragindako istripuak daude, bai altueretatik (teilatu bat, arnes batetik zintzilik, aldamio edo eskailera batera igota, etab.) edo lurzoru parean bulego batean. Nahiz eta a priori noizean behin gertatzen den zerbait iruditu, ez da halakoa. Lan arrisku ohikoena da. Laneko Segurtasuna eta Osasunerako Europako Agentziaren arabera,   Europan konturatu dira irristatzeak, estropezuak eta erorketak hiru egun baino gehiagoko lan bajak eragiten dituzten istripuen kausa nagusiak direla.

Erorketek eragindako arriskuaz hitz egiten dugunean, burura zuzenean etortzen zaigu, esaterako, arnes batetik altuera metro ugaritara zintzilik dagoen teilatu-emaile bat edo kristal garbitzaile baten irudia, ez al da hala? Hala ere, hauek ez dira arrisku hau aurreikusi eta saihestu behar duten lanpostu bakarrak. Bulegoa, istripuak sortzeko arrisku txikia izan arren, izan daiteke ere erorketekin kontu handiz ibili behar garen lantokia.

“Kaskarrekoak” prebenitzea

Lanean erortzea saihesteko, hainbat prebentzio neurriak hartu behar ditugu kontuan, batzuetan oharkabean pasatzen uzten ditugulako, bai gehiegizko konfiantza izateagatik, bai ez ditugulako ezagutzen edo agian utzikeriarengatik. Batzuetan, arrisku horiek hain nabariak dira ezen ez gara ohatzen hor daudenik. Ez diezazula hau gertatu!

Ezinbestekoa da lantokia txukun eta garbi mantentzea – oztoporik erditik ez egotea funtsezkoa da-. Argi maila egokiak ere erorketak saihesteko lagungarriak dira eta baita lurzoruaren zoladura on bat ere.  Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat eskailerak dira (egiaztatu behar ditugu heldulekuak, eskailera-mailetako irristaketen aurkako estalkiak, eskailera-mailen ertza irristatzearekiko erresistentea den estalki batekin markatzea, etab.). Eta oso garrantzitsua da, halaber, lurreko kableak behar bezala estaltzea, estropezuak saihesteko. Jakina, estalkirik gabeko lanetan, funtsezkoa da oinetako egokiak erabiltzea  – irristatze aurkako babesekin eta neurriekin-.

Prebentzioa, prestakuntza eta auto babesa

Lan arriskuen prebentzioa funtsezkoa da. Lanean ematen diren ia irristatze eta erorketa guztiak prebenitu daitezke lan segurtasun arloko hainbat prebentzio neurri hartzen badira. Besteak beste, segurtasun arloko prestakuntzak (lanpostu guztietan oso beharrezkoa da eta are gehiago lan bertikalak eta zintzilik egiten direnak burutzerakoan), norberaren babesak (EPI),  erorketan aurkako gailuak, erorketak, sokak, mosketoiak, bizitza-ildoak, arnesak, etab.  Horiek zuzen erabiltzea bezain garrantzitsua da, egunero errebisatzea eta kontserbatzea, edozein arrisku saihesteko.

Ez ahaztu eskura dituzun babes ea segurtasun neurri guztiak erabiltzea! Zure segurtasuna hobetuko duzu eta erorketak saihestuko dituzu. Aurtengo udazkena gaztaina sasoia izan dadila bakarri eta ez zartakoena!

 

Buletinera harpidetu