Zer-nolako betebeharrak ditu segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak eraikuntza-obra bat egin bitartean?

Segurtasun-ikasgaiak
Zer-nolako betebeharrak ditu segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak eraikuntza-obra bat egin bitartean?

Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak funtsezko funtzio batzuk bete behar ditu obraren garapenarekin loturiko langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko obrak irauten duen bitartean. Izenak adierazten duen moduan, obran lan egiten duten pertsona guztiak koordinatzeko eta obrako jarduerak planifikatzeko arduradun nagusia da, eta betiere eraikuntza-proiektua osatzen duten guztien segurtasuna eta osasuna zaindu behar ditu.

Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak funtsezko funtzio batzuk bete behar ditu obraren garapenarekin loturiko langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko obrak irauten duen bitartean. Izenak adierazten duen moduan, obran lan egiten duten pertsona guztiak koordinatzeko eta obrako jarduerak planifikatzeko arduradun nagusia da, eta betiere eraikuntza-proiektua osatzen duten guztien segurtasuna eta osasuna zaindu behar ditu.

Bere funtzioak betetzen hasten da obra-proiektua egiten den bitartean, eta LAPen printzipio orokorren aplikazioa koordinatu behar du proiektuan eta ondorengo lanak egiteko aurreikuspen eta informazioetan. Halaber, segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketan egindakoaren ardura hartu behar du. Zenbait kasutan, proiektua gauzatzerakoan, koordinatzailea izendatu gabe badago, proiektugileak hartuko ditu bere gain funtzio horiek.

Obra gauzatzerakoan, segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzailearen funtzio nagusia da obran lanean ari diren enpresa ezberdinen eta autonomoen lanak koordinatzea.

Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak funtzio hauek garatu beharko ditu obra gauzatzerakoan:

  • Prebentzio eta segurtasuneko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzea obra gauzatzerakoan.
  • Proiektuko zeregin eta fase ezberdinen antolaketa eta plangintzako erabaki teknikoak
  • Lan ezberdinak edo lan-faseak egiteko beharrezko iraupena kalkulatzea.
  • Ezarriko diren erabaki teknikoen eta antolakuntzakoen berri izatea behar adinako aurrerapenarekin, bitartekoak eta indarrak hitzartzearren.
  • Kontratisten, azpikontratisten eta autonomoen jarduerak, ekintzak eta funtzioak koordinatzea, LAPen Legearen 15. artikuluko prebentzio-ekintzaren printzipioak modu koherentean eta arduratsuan aplikatzen dituztela bermatzearren.
  • Obraren zuzendaritza fakultatiboan integratuta egotea eta erabakietan parte hartzea, prebentzio-ekintzako printzipioak kontuan hartu direla egiaztatzeko.
  • Kontratistak edo kontratistek egindako segurtasuneko eta osasuneko plana onartzea.
  • Obrako enpresa-jarduerak antolatzea eta koordinatzea (LAPi buruzko 31/95 Legearen 24. artikulua).
  • Koordinazio hori abian jartzea, bultzatzea eta artikulatzea, behar bezala garatzen dela zainduz, kontratistekin harreman estua izanik.
  • Obran esku hartzen duten enpresen eta langileen artean bilerak antolatzea, lankidetza sustatzearren.
  • Obraren kontrola eta mantentzea burutzea, langileen segurtasun- eta osasun-arloko akatsak zuzentzeko helburuarekin.
  • Lan-metodoen aplikazio zuzena kontrolatzeko ekintzak eta funtzioak Horien garapenaren segimendua egitea, aurreikusitakoaren arabera egiten ari direla bermatzeko.
  • Kontrolatzeko dagozkion mekanismoak ezartzea.
  • Obran esku hartzen duten enpresaburu eta autonomo bakoitzari beharrezko informazioa ematea funtzioak modu seguruan eta kontrolatuan egin ahal izan ditzaten.
  • Pertsonen nahiz ibilgailuen obrarako sarbidea kontrolatzeko kontratistak proposaturiko prozedura baliozkotzea eta gainbegiratzea. Beharrezko neurriak hartzea soilik baimendutako pertsonak sar daitezen eta obra behar bezala seinaleztatuta egon dadin.

 

Buletinera harpidetu