Zu joaten zarenean, ni handik etortzen naiz. Osasuna eta txandakotasuna

Segurtasun-ikasgaiak
Zu joaten zarenean, ni handik etortzen naiz. Osasuna eta txandakotasuna

Txandakako lanak eragin negatiboa du langileen osasunean. Kontrol kognitiboari modu kaltegarrian eragiten dio. Horren inguruan egindako azterketen arabera, txandaka lan egiten duen jendeak prozesamendu mental baxuagoa du, alerta- eta kontzentrazio-maila baxuagoa eta lan-memoria eta arriskuen aurrean erantzuteko memoria txikiagoa.

Txandakako lanak eragin negatiboa du langileen osasunean. Kontrol kognitiboari modu kaltegarrian eragiten dio. Horren inguruan egindako azterketen arabera, txandaka lan egiten duen jendeak prozesamendu mental baxuagoa du, alerta- eta kontzentrazio-maila baxuagoa eta lan-memoria eta arriskuen aurrean erantzuteko memoria txikiagoa.

Beraz, ordutegi-aldaketa horri aurre egin behar dioten pertsonek lan-istripua izateko arrisku handiagoa dute. Izan ere, haien erritmo zirkadianoak eten eta aldatu egiten dira, eta horrek kortisolaren eta melatoninaren adierazpena ere aldatzen du; hots, loaren eta esna-aldiaren arteko txandaketa erregulatzen eta ahalbidetzen duten bi hormonak.

Txandakako lanean sartzen dira lana taldean antolatzeko modu guztiak; era horretan, langileek lanpostu berberak betetzen dituzte hurrenez hurren, erritmo jarraitu edo eten jakin baten arabera. Ondorioz, langileek ordu desberdinetan lan egin behar dute egun edo aste jakin batzuetan.

Osasunean honako ondorio hauek izan daitezke: gaixotasun koronarioak, garuneko hodietako gaixotasunak, ugalketa-arazoak eta haurdunaldiko arazoak, depresioa, sindrome metabolikoa, minbizi-arriskua, nahaste inmunologikoak eta istripu-tasa handiagoko beste ondorio batzuk.

Aurrean azaldutako guztiaren ondorioz, txanden antolaketaren helburu nagusia langileen osasuna babestea izan behar da, eta ondorengoak kontuan izan behar ditu:

  • Txandek ahalik eta gehien errespetatu behar dute lo-zikloa, eta goizeko txanda goizegi hastea saihestu behar dute.
  • Ordutegiak kalkulatzeko, aldagai moduan hartu behar da lantokiaren eta langileen bizilekuaren arteko distantzia.
  • Gaueko eta arratsaldeko txandak, ahal izanez gero, goizekoak baino laburragoak izango dira eta inoiz ez luzeagoak.
  • Ahal den neurrian, gaueko txandan lan-karga murrizten ahalegindu behar da, ezinbestekotzat hartzen diren jarduerak bakarrik programatuz eta arreta handia eskatzen duten zereginak saihesten saiatuz.
  • Txandakatze-zikloei dagokienez, gaur egun ziklo laburrak ezarri ohi dira, bizpahiru egunetik behin txanda aldatuz, erritmo zirkadianoak gutxiago alda daitezen. Errotazio-sistema hain aldakor horrekin, ordea, harreman-bizitza zailagoa izaten da.
  • Onena da txandakatze-sistema norberaren beharretara egokitzea eta interesatuen partaidetza Haiek informazio osoa eta zehatza izango dute, beren interes eta behar pertsonalen arabera erabakiak har ditzaten.
  • Gomendagarria da gauez lo egiteko aukera ematen duen denboraldi-kopurua handitzea; adibidez, atseden-egunak ezarriz gaueko txanda egin ondoren.
  • Txanden antolamendua jasotzen duen egutegia behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi behar da, langileek antolatzeko aukera izan dezaten.
  • Komeni da langilearen urte-kopurua murriztea txandak egiteko; halaber, beharrezkoa da adin-muga bat ezartzea. LANEk gomendatzen du 40 urtetik aurrera gaueko lan jarraitua borondatezkoa izatea.
  • Langileak taldeen zehaztapenean partaide egin behar dira, eta taldean kide berak eduki behar dira, harreman egonkorrak erraztearren.

 

Buletinera harpidetu