Nola aireztatu egoki etxea

Bizitza seguruak
Nola aireztatu egoki etxea

Etxea aireztatzea amengandik eta amonengandik ikasi dugun ohitura osasuntsua da. Barneratuta dugun eta praktikan jartzen dugun oinarrizko ohitura bat da, baina askotan ez dakigu benetan etxeak zergatik aireztatu behar diren ezta nola den aireztatzeko erarik egokiena ere.  Bada, goazen hura aztertzera.  

Etxea aireztatzea amengandik eta amonengandik ikasi dugun ohitura osasuntsua da. Barneratuta dugun eta praktikan jartzen dugun oinarrizko ohitura bat da, baina askotan ez dakigu benetan etxeak zergatik aireztatu behar diren ezta nola den aireztatzeko erarik egokiena ere.  Bada, goazen hura aztertzera.

Organismoak aire garbia arnas hartu behar du osasuntsu eta osasungarri mantentzeko. Egunez, gure etxeak airean dauden eta geletan pilatzen diren elementuez betetzen dira, hautsak, keek, galderek- tximiniek, hezetasunak, bakteriek, birusek, eta abarrek eraginda. Horren guztiaren ondorioz, giro kiratsuak eta karbono dioxidoz eta bestelako gasez beteriko etxeak sortzen. Horiek guztiak guretzat kaltegarriak izan daitezke eta ondorioz, gaixotu gaitezke edo alergiak, buruko minak, zorabioak, goragaleak, nekea, etab. jasan ditzakegu.

Orain, Covid-ek  eragindako pandemiarekin, aireztatzea beharrezkoa izan ez ezik, derrigorrezkoa da, ez badugu kutsatu nahi, koronabirusaren birusak airean flotatzen bizirik irauten baitu. Adituek behin eta berriro errepikatzen dute aireztatzea funtsezkoa dela birusa ez zabaltzeko.

Horrenbestez, osasuntsu mantendu eta geure burua zaindu nahi badugu, lekuak aireztatzea premiazkoak eta lehentasunezkoa da, airea berritzeko eta oxigenatzeko. Horrela, hobeto arnas hartuko dugu, airea osasuntsuagoa izango da eta koronoabirusaren aerosolak kanporatu ahal izango dugu.

Baina, ba al dakigu etxea ondo aireztatzen? Etxeko lan soil hau modu egokian eta eraginkortasunez egiteko modu bat existitzen da eta oraintxe azalduko dizugu zertan dantzan. Argibide hauek jarraitu besterik ez duzu egin beharko:

-5 edo 10 minutuz irekitzea nahikoa da. Ez dira leihoak egun osoz irekita mantendu behar, eta are gutxiago neguan. Denbora tarte horretan, airean dauden organismo kaltegarriek leihotik hegan ihes egingo dute eta airea berrituko da. Covid garaia baino lehen, egunean behin egitearekin nahikoa zen, orain, komenigarria da egunean bitan egitea. Eta bisitak eduki baditugu, bisitak baino lehen eta ondoren aireztatu behar da.

Aireztatzeko ordurik hoberena goizean da. Goizez funtzionamenduan jartzen gara eta egunari aire freskoarekin eta berrituarekin ekin egiten diogu. Negua izanez gero, ordu horretan oraindik ez ditugu berogailuak piztu, beraz, ordu horretan aireztatzen badugu, tenperatura jaitsiera gutxiago nabarituko dugu. Horrez gain, goizetan, zenbait mikroorganismoren aurka jarduten duten eguzki izpiak indartsuagoak dira. Koronabirusaren ondorioz, orain arratsaldez ere ireki behar dugu, baina goizez denbora luzeagoz aireztatu dezakegu eta arratsaldez, berriz, denbora laburragoz, 5 minutuz, esaterako. Etxean gero eta lagun gehiago bizi, denbora luzeagoz eta maizago aireztatu beharko da.

Hainbat leiho batera ireki. Leiho guztiak batera irekitzen badira, aireztapena eraginkorragoa eta azkarragoa izango da. Nahiz eta haize bolada handienekin kontuz ibili behar den, batez ere neguan.

Aireztatzeko gela nagusiak logelak, sukaldeak eta komunak dira. Logelak aireztatu behar den lehenengoa da. Gau osoa lotan eman ondoren, logelek loaldian sortutako CO2 asko pilatuko dute. Oheak zabaldu behar dira, akaroei aurre egiteko. Komenigarria da sukaldea ondo aireztatzea janaria egiten dugun bitartean edo ondoren, keak kanporatzeko eta horiek ez arnas hartzeko. Komunak ondo aireztatzen badira, kiratsak eta hezetasunak ekidingo ditugu.

Aholku hauek martxan jartzen badituzu, zure etxea eraginkortasunez eta osasunez aireztatuko duzu eta arnasa lasai asko hartu ahal izango duzu. Hain zuzen ere ?

Buletinera harpidetu