Buruzagi onaren konpromisoak

Segurtasun-ikasgaiak
Buruzagi onaren konpromisoak

Pertsonen konpromisoa enpresa baten arrakastaren giltzarria da. Buruzagi on bat edukitzeak, alegia, buruzagi konprometitua eta eraginkorra, desberdintasuna markatuko duena izango da krisialdietan eta baita erakunde batean eman daitezkeen arrisku egoeretan ere.

Pertsonen konpromisoa enpresa baten arrakastaren giltzarria da. Buruzagi on bat edukitzeak, alegia, buruzagi konprometitua eta eraginkorra, desberdintasuna markatuko duena izango da krisialdietan eta baita erakunde batean eman daitezkeen arrisku egoeretan ere.

Laneko segurtasun eta osasun arloko buruzagi on batek hainbat konpromiso hartu behar ditu gain, enpresaren lan arriskuen prebentzio kudeaketan inplikatzen eta parte hartzen duela adierazteko. Lan arriskuen prebentzioa ahalik eta modurik eraginkorrenean garatzearen alde egin behar du, langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Buruzagi on batek laneko Segurtasun eta Osasunean onartu behar dituen konpromisoetako batzuk:

 

1-Bisitatzea, behatzea eta lantokietatik eta proiektu bakoitzean inplikatutako langileen segurtasun baldintzengatik interesa adieraztea. Horrela, segurtasuneko alderdiak hobetzen lagunduko dioten ondorioak atera ahal izango ditu.

2- Taldearekin komunikatzea, entzunaldi aktiboa ezarriz eta elkarrizketa arina mantenduz. Beharrezko konfiantza lotura sortuz eta segurtasun arloan arazorik ez dagoela in situ egiaztatuz.

3- Lekuan bertan egotea garatuko diren lanek arriskuren bat inplikatzen dutenean. Lanak ea nola garatuko diren eta horiek burutzerakoan segurtasuna nola hobetu daitekeen galdetzea.

4Gertakarien eta gerta litezkeen istripuen kausen analisian parte hartzea.

5- Segurtasuna, prebentzioa eta osasunari buruzko gaiak aztertzen dituzten aldian aldiko bilerak sustatzea eta horietan parte hartzea.

6- Eredugarriak izatea. Beharrezko segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuz lan inguru bakoitza bisitatzerakoan, dagozkion NPE-ak erabiliz eta arau guztiak betez.

7-Aldian aldiko sentsibilizazio kanpainak sustatzea, erabilgarriak eta erakargarriak, prebentzioarekiko interesa bizirik mantentzen dutenak. Buruzagi on batek mezuak ondo zabaltzen jakin behar du, horiek eraginkorrak izan daitezen.  Prebentzioari buruzko komunikazioa modu berritzailean garatu daiteke, arreta emateko eta mezua helarazteko.

Buruzagi on batek enpresan uste osoz prebentzio kultura sortu eta zabaldu behar du, langileengan jarrera aldaketak eragiteko, aldaketa horiek epe luze edo ertainean, lan istripuen kopurua murriztuko baitute eta enpresa horren langile guztientzat segurtasun handiagoa ekarriko baitute. Eta horixe de guztia, ezta?

Buletinera harpidetu