Ez suspenditu… zintzilikatutako zamen erabileran

Segurtasun-ikasgaiak | 31/01/2019
Ez suspenditu… zintzilikatutako zamen erabileran

Zama-lanetako eragiketa mekanizatuak burutzerakoan, askotan, horiek altxatzea inplikatzen du eta, horrenbestez, zintzilik dauden zamak erabili behar dira.

Zama-lanetako eragiketa mekanizatuak burutzerakoan, askotan, horiek altxatzea inplikatzen du eta, horrenbestez, zintzilik dauden zamak erabili behar dira. Mota honetako zamak altxatzeko ekipoekin manipulatzerakoan,  aurre egin beharreko arriskuak ezagutu behar dira, eta baita hainbat gomendio praktikan jarri ere, maniobretan edozein gertakari mota saihesteko.

Zein arrisku egoerari aurre egin behar diot? Kolpeak zama erortzeagatik edo maila bereko lekualdatzeagatik eta/edo hauek eragindako harrapaketengatik:

 

  • Zamak altxatzeko egokiak ez diren osagarriak erabiltzea, bai altxatzeko ahalmen txikia dutelako edo zamari eusteko era desegokia delako.
  • Segurtasun osagarriak, kableak, kateak, eslingak, estropuak, gakoak, etab. egoera txarrean edo hondatuta
  • Zamak gaizki orekatuta edo oker eutsita egotea.
  • Zama altxatze angelu handiegiarekin Horrek zama kulunkatzea edo gakoaren asegurua kaltetzea eragin dezake, kablearen edo eslingaren presioarengatik.
  • Zama langileen gainetik altxatzea edo mugitzea.
  • Karga ondo ikusten ez den eta oztopoak dituzten zonaldetik mugitzea.
  • Ekipoa zamarik gabe mugitzea, baina altxatzeko osagarriekin pertsonen parean.
  • Altxatze edo lan oinarrizko planik ez edukitzea eta ezta prebentzio mantenu planik ere.
  • Egonkortasunik gabeko ekipo mugikorrak, lurralde bigunetan, irregularretan edo maldatsuetan kokatuta egoteagatik.
  • Zama kulunkatzea altxatzerakoan, mugitzerakoan edo zintzilik dagoen zama mugitzerakoan.
  • Langileak oker kokatuta izatea altxatze edo zama-lanetarako, edo zintzilik dauden zametako zonaldean sartzerakoan.
  • Aktibatze aginteak oker erabiltzea langileek ondo ezagutzen ez dituztelako edo gaitutako eta baimendutako langilerik ez izateagatik.
  • Zintzilikatutako zamen mantenua zaintzarik gabe egotea.

 

Zein prebentzio neurri, gomendio eta iradokizun aplikatu dezaket zintzilikatutako zamak bikain erabiltzeko eta istripuak ekiditeko?

  • Inguruaren eta zamaren baldintzak, altxatze ekipoen egoera eta erabili beharreko osagarrien egoera errebisatzea eta ikuskatzea.
  • Osagarririk egokiena aukeratzea, altxatu beharreko zamaren pisuaren, itxuraren eta ezaugarrien arabera.
  • 100ºC tenperaturatik gora edo 0ºC tenperaturatik behera erabilitako osagarriek eragin ditzaketen kalteak egiaztatzea.
  • 90ºC gorako angeluak saihestea. 45 eta 60ºC arteko angeluekin lan egiten saiatu eslingak gehiegi ez kargatzeko.
  • Zamarik gabeko lanak maneiatzen direnean, mantendu beti gakoa langileen altueratik
  • Ez utzi inoiz zintzilikatutako zamak zaintzarik gabe.
  • Eskatu beste pertsona baten laguntza zama-lanetarako sarbide murriztuko zonaldetan, nahiko ikusten ez denetan edo lan egiteko zailtasun handia dauden zonaldetan.
  • Zamak “urkatuaren sistemaren” bidez altxatzen badira, gehienez eslingan adierazten den pisuaren %80 izan daitezela.
  • Zama zuzen eutsi eta orekatu dela egiaztatu hura altxatu baino lehen, eta eslinga zertxobait tenkatu eta zama zenbait zentimetroz altxatu.
  • Ez erabili graparik eslingetan eta, beharrezkoa izanez gero, ez erabili eslingaren ahalmenaren %75etik gorako zametarako.
  • Ez gidatu inoiz zama eskuz. Erabili gailuak hura kokatzeko, ez harrapatzeko zama hautsiz edo kulunkatuz gero.

 

Informazio gehiago nahi baduzu infografia honetan  zamak altxatzeari buruzko gomendio gehiago aurki ditzakezu.

Buletinera harpidetu