Segurtasuna eta industria mantentzeko lanak, beti eskutik

Segurtasun-ikasgaiak
Segurtasuna eta industria mantentzeko lanak, beti eskutik

Industria mantentzeko lanetan -arrisku handiko jarduera- segurtasuna eta prebentzioa izan behar dira ororen gainetik, lanerako gune segurua izateko.

Industria mantentzeko lanetan -arrisku handiko jarduera- segurtasuna eta prebentzioa izan behar dira ororen gainetik, lanerako gune segurua izateko. Lanpostu horretan zeregin ezberdin ugari sartzen dira: konponketak, berrikusteak edo doikuntzak, neurketak, ikuskapenak, akatsak detektatzea, piezak ordezkatzea, egiaztapenak, beste askoren artean.

Jarduera hain erabatekoa izanik, langileak jardueratik nahiz ingurunetik eratorritako arriskuaren aurrean egoten dira; hala nola, behartutako jarrerak, substantzia arriskutsuekin kontaktua, itxitako espazioetara sartzea, agente biologikoen eraginpean jartzea, erorketak, kolpeak eta ebakiak.

Mantentze-lanetan aipatzen dugun arriskugarritasun hori dela-eta, ezinbestekoa arriskuak prebenitzeko oinarrizko zenbait neurri hartzea:

  • Mantentze-lanak planifikatzea, enpresaren ebaluazioa egiterakoan egon daitezkeen arriskuak kontuan hartuta (toxikoak, aireztapen gutxiko espazioak,…).
  • Ezarritako lan-plana burutzea eta gaitasunetatik haratago egitea galaraztea.
  • Mantentzeari eta makineriaren, erreminten eta ekipoen  diseinuaren segurtasun-baldintzei eta baldintza ergonomikoei buruzko informazioa edukitzea beti. Fabrikatzailearen argibideak tresna horiek erabiltzen dituzten langile guztien eskura izatea.
  • Mantentze-lan bakoitzak dituen arriskuez eta prebentzio-neurriez
  • Mantentze-lanetan esku har dezaketen pertsonak zehaztea. Halaber, kontuan izatea haien prestakuntza, denbora eta lana egiteko beharrezko baliabideak.
  • Lanerako ekipo egokiak eta erreminta espezifikoa erabiltzea nahitaez. Norbera babesteko ekipoa ere beharrezkoa izan daiteke.
  • Mantentze-lanetako langileen eta aipatu lanean inplikaturiko beste langileen arteko komunikazio-sistemak egiaztatzea.
  • Lan-eremuan segurtasuna izatea; esate baterako, seinaleak jartzea kartelekin edota kanpoko pertsonak sartzea galarazteko hesiak.
  • Lanerako eremua garbi, txukun eta seguru kontserbatzea.
  • Ekipoen blokeoaz ohartaraztea etiketen edo arriskua adierazteko antzeko bitartekoen bitartez.
  • Lana behar bezala egin dela egiaztatzea.
  • Amaitzeko, egindako lanaren txostena egitea, eta, bertan, izandako zailtasunak eta hobetzeko proposamenak jasotzea.

Mantentze-lanetan prebentzio-jarraibide horiek guztiak aplikatzen badituzu, zure segurtasuna izango duzu beti, lan horietan beharrezkoena.

Buletinera harpidetu