Gune itxiak. Nola jardun behar dugu?

Segurtasun-ikasgaiak
Gune itxiak. Nola jardun behar dugu?

Baliteke “Gune Itxia” (EC) entzuteak bere esanahiari buruzko zalantzak sortzea. Bada, sarrera eta irteerako irekigune mugatuak eta aireztapen natural txarra duen gune bat da, non kutsagarri toxikoak edo sukoiak biltzen diren, edo oxigeno nahikorik gabeko atmosfera bat eduki dezakeen, eta langileak etengabe bertan jarduteko behar bezala eraikita ez dagoen.

Baliteke “Gune Itxia” (EC) entzuteak, bere esanahiari buruzko zalantzak sortzea. Bada, sarrera eta irteerako irekigune mugatuak eta aireztapen natural txarra duen gune bat da. Hau da, kutsagarri toxikoak edo sukoiak biltzen diren edo oxigeno nahikorik gabeko atmosfera bat eduki dezakeen eta langileak bertan etengabe jarduteko behar bezala eraikita ez dagoen gunea da.

Egia esan, gune itxiak ez dira langile batek bertan lan egiteko sortu, oso txikia delako, atmosfera toxikoa duelako edo barruan garatzen diren jarduerak arriskutsuak direlako. Oro har, honako hauek izaten dira: zisternak eta putzuak, kutxatilak, sotoak eta ganbarak, upelak eta tangak, erreaktore kimikoak, itsasontziko upeltegiak, furgoiak, zuloak, lurrazpiko kutxatilak, tunelak, itsasontzietako eta fuselajetako hustubideak, aire egokituaren eroaleak, zerbitzuetako galeriak eta lubakiak.

Gune hauetako istripuak, nagusiki, bertako arriskuak aurretik behar bezala ez identifikatzeagatik gertatzen dira:

  • Lanerako zonaldearen baldintza materialak egokiak ez izateagatik. Adibidez: erorketak maila desberdinean edo berdinean, itotzea, arrisku fisikoak, kimikoak eta biologikoak.
  • Barruko atmosfera arriskutsua delako: itotzeko arriskua (oxigenoa agortzeagatik), sute edo eztandarako arriskua (hauts, gas edo lurrin sukoien kontzentrazioa eztanda egiteko gutxieneko mugaren %10 baino handiagoa denean edo oxigeno kontzentrazioa bolumenaren %23,5 baino handiagoa denean) eta intoxikatzeko arriskua.

Gauza guztietan bezala, prebentzioa egoki kudeatzea ezinbestekoa da lanak modu seguruan burutzeko. Horregatik, hauek dira beti kontuan hartu beharko ditugun prebentzio neurriak:

  • Langilea gune itxia identifikatu ahal izateko trebatzea eta baita arriskuez eta prebentzioaz jabetzeko ere. Jakina, sartzeko baimena edukitzea ezinbestekoa da.
  • Langile gaituek EC-a garbitzea, neurtzea eta giroa ebaluatzea, atmosfera neurtzeko eta bere arrisku tasa zehazteko. Esplosimetroa gas atmosferikoak neurtzen dituen gailu bat da eta kasu hauetan lagun ezin hobea da.
  • Sarrera osatzea eta prebentzio neurriak hartzea.
  • Baliabide eta ekipo egokiekin  Langilearen gorputza jantzi iragazgaitza edo suaren aurkako jantzi batekin babestu behar da, langileak beharko balu, eta baita kasko, eskularruak eta segurtasun botekin ere.
  • Barruko atmosfera etengabe zaintzean eta uneoro neurtzea.
  • Egoera aurretik antolatzea erreskate edo larrialdia izanez gero.

Arriskuak dauden lan guztietan bezala, funtsezkoa da prestaketa eta formakuntza on bat egitea arrisku praktiketan, PRLeko arau guztiak ezagutzeko. Egoera bakoitza desberdina da, baina denetan elementu berbera errepikatzen da: aurretiko ebaluazioa eta hartutako neurriak kasu bakoitzerako.

Buletinera harpidetu