Ba al zenekien arku elektrikoak behe-tentsioan ere gertatzen direla?

Ba al zenekien
Ba al zenekien arku elektrikoak behe-tentsioan ere gertatzen direla?

Askotan, energia elektrikoarekin loturiko arriskuez hitz egitean, zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoen bidezko arriskuetan pentsatzen dugu automatikoki, baina arku elektrikoari lotutako arriskua gutxiesteko joera dugu. Oso kontuan izan behar dugu, ordea, behe-tentsioko arku elektrikoak ere arrisku handia direla, ondorio larriak izan ditzakete-eta.

Askotan, energia elektrikoarekin loturiko arriskuez hitz egitean, zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoen bidezko arriskuetan pentsatzen dugu automatikoki, baina arku elektrikoari lotutako arriskua gutxiesteko joera dugu. Oso kontuan izan behar dugu, ordea, behe-tentsioko arku elektrikoak ere arrisku handia direla, ondorio larriak izan ditzakete-eta.

Batzuek pentsa dezaketenetik urrun, energia elektrikoarekin loturiko ospitaleratze asko ez dira elektrokuzioengatik izaten, arku elektrikoak eragindako erredurengatik baizik.

Arku elektrikoa sortzen da korronte elektrikoak airean zehar nolabaiteko jauzi bat egiten duenean elementu eroale batetik bestera. Hori gerta daiteke banandutako bi punturen artean potentzial elektrikoaren aldea, nolabaiteko distantzia, nahiko handia denean haren eta airearen zurruntasun dielektrikoa gainditzeko, nahiz eta propietate isolatzaileak izan, korrontea haren bitartez igarotzeko aukera ematen duenean.

Arku elektriko bat sortzen denean, milaka gradu zentigradoko tenperaturak sor daitezke, eta horiek gai dira hurbileko elementu metalikoak urtzeko. Gainera, arkua sortu ondoren, airea bat-batean dilatatzen da; alegia, leherketa moduko bat gertatzen da, eta urtutako metal horiek indar handiz proiekta ditzake metro askotara.

Hori dela-eta, langile bat arku elektriko baten eraginpean egoteak honako arrisku larri hauek eragin ditzake:

  • Tenperatura altuak jasatea eta erradiazio ultramoreak eta infragorriak igortzea, hirugarren mailako erredurak eragin ditzaketenak.
  • Urtutako materialen proiekzioek harrapatzea; horiek langilearen gorputzean sartzeko nahikoa gaitasuna dute.
  • Zarata-maila altuak jasatea; hau da, 160dB-tik gorakoak. Horiek tinpano-haustura eragin dezakete.
  • Inguruko airea ionizatzea; horrek kate-arkuak eragin ditzake tentsioan dauden beste elementu batzuen artean.

Arku elektrikoak sortzen dituzten arrazoi nagusiak hauek dira:

  • Animaliek eragindako
  • Langileek istripuz eragindako zirkuitulaburrak, gehiegi hurbiltzeagatik, behar adinako isolamendurik ez duten tresnak erabiltzeagatik edo eskumuturrekoak, kateak, erlojuak, kremailerak eta, oro har, elementu metalikoak eramateagatik.
  • Maniobra-gailuetako akatsak, mantentze-lan desegokiengatik, isolamenduan akatsak izateagatik, hauts-biltegiengatik, kondentsazioengatik, korrosioagatik eta abar.

Arku elektrikoarekin loturiko ondorioak larriak direnez, arriskua behar bezala aztertu behar da eta prebentzio-neurri eraginkorrak hartu behar dira, kontrolatzen eta gutxitzen laguntzeko.

Buletinera harpidetu