Ba al zenekien edozein langilek ezin duela arrisku elektrikoa duen lanik egin?

Ba al zenekien
Ba al zenekien edozein langilek ezin duela arrisku elektrikoa duen lanik egin?

Arrisku elektrikoa duten lanez ari garenean, esan behar dugu edozein profesional ezin dela horietaz arduratu, baizik eta mota horietako eragiketetan gaituta eta espezializatuta dauden langileek egin behar dituzte.

Arrisku elektrikoa duten lanez ari garenean, esan behar dugu edozein profesional ezin dela horietaz arduratu, baizik eta mota horietako eragiketetan gaituta eta espezializatuta dauden langileek egin behar dituzte.

Izan ere, arrisku elektrikorik baldin badago, gizakiaren gorputzak korronte elektrikoarekin kontaktua izateko aukera dago, bai zuzeneko edo bai zeharkako kontaktuaren bidez, zuzeneko tentsiopean dagoen elementu elektrikoren bat ukitu duelako edo zuzeneko tentsiopean egon behar ez liratekeen baina ezustean tentsiopean geratu diren elementuak ukitu dituelako.

Horregatik, langileak lan hauek egiteko gaituta egon behar dira eta elementu desberdinen arabera aldatuz joango diren hainbat prestakuntza eskakizun eduki behar dituzte, besteak beste: burutu beharreko lan mota (tentsioan, tentsiorik gabe, gertu, suterako edo eztandarako arriskua duten lekuetan), exekutatu beharreko zereginak (tentsioa eten egin/berrezarri; fusibleak ordezkatu; neurketak, entseguak eta egiaztapenak…) eta esku artean edukiko duen instalazio mota (behe edo goi tentsiokoa).

Hori guztiaren arabera, zereginak sailkatuko eta banatuko dira, tentsiodunak edo tentsio gabeak. Horiek, dagokien karguaren arabera, honako hauek egin ahal izango dituzte:

  • Baimenik gabeko langilea: LPRL legearen 19. artikuluak araututako oinarrizko prestakuntza jaso du, garatu beharreko lanaren praktika zehatzen araberakoa eta tentsiorik gabeko lanak egin ditzake bakarrik. Horrez gain, ezagutzen ditu arrisku gunea ez inbaditzeko prebentzio neurriak eta babes kolektiboak. Era berean, NBE zehatz baten ezaugarriak ezagutzeko prestakuntza nahikoa dauka, NBEk bermerik eskaintzen ez duen egoeretan aurkitu ez dadin.
  • Baimendutako langilea: enpresaburuak arrisku elektrikoa duten hainbat lan egiteko baimena eman dio, lan horiek zuzen eta arrisku gehiago gain hartu gabe egiteko duen gaitasunaren arabera.
  • Gaitutako langilea: Baimendutako langile honek, halaber, instalazio elektrikoei buruzko ezagutza adituak ditu, jaso duen ziurtatutako prestakuntza, prestakuntza profesionala edo unibertsitarioa, edo bi urte ego gehiagoko ziurtatutako esperientziatik eratorrita.
  • Laneko burua: enpresak lanetako erantzukizun eraginkorra gain hartzeko hautatu duen gaitutako langile bat da. Hura zuzendaritza eta zaintza lanez arduratuko da, eta horrez gain dagozkion aginduak emango ditu, burutu beharreko zereginak antolatuko ditu eta gainontzeko taldekideei lanak esleituko dizkie, euren gaikuntzaren arabera.

Langile bakoitzak esleitutako lana ulertu behar du, eta zalantza izanez gero ez du ezer egin behar. Eta jakina, langile guztiek, lanei ekiterakoan, beharrezko babes ekipoak eduki behar dituzte, enpresak hornituta.

Buletinera harpidetu