Ba al zenekien bihotzekoak detektatu daitezkeela erloju adimendun batekin?

Ba al zenekien
Ba al zenekien bihotzekoak detektatu daitezkeela erloju adimendun batekin?

Teknologiaren eboluzioak aurrerapen iraultzaileak ekartzen ditu egunero, arlo eta maila guztietan. Baita osasunarenean ere, jakina. Behiala kamiseta adimendunei buruz hitz egin genuen, eta gaurkoan, berriz, ordulari adimendunak izango ditugu hizpide, smartwatch direlakoak. Gero eta pertsona gehiagok daramate horrelako bat eskumuturrean, eta gero eta funtzio gehiago dituzte mota horretako erlojuek, osasunaren prebentzioari dagokionez.

Teknologiaren eboluzioak aurrerapen iraultzaileak ekartzen ditu egunero, arlo eta maila guztietan. Baita osasunarenean ere, jakina. Behiala kamiseta adimendunei buruz hitz egin genuen, eta gaurkoan, berriz, ordulari adimendunak izango ditugu hizpide, smartwatch direlakoak. Gero eta pertsona gehiagok daramate horrelako bat eskumuturrean, eta gero eta funtzio gehiago dituzte mota horretako erlojuek, osasunaren prebentzioari dagokionez.

Gailu adimendun horiei erantsi zaizkien azken aplikazioak gure eguneroko jarduera monitorizatzeko gai dira: zenbat urrats egiten dugun, zenbat denbora ematen dugun eserita, zenbat kaloria erretzen dugun, gure bihotz-maiztasuna

Izan ere, erloju horietako asko bihotzeko gaitzak hauteman ahal izateko diseinatu dira, eta elektrokardiograma batek bezain fidagarritasun handiz detekta dezakete bihotzeko infartu bat. Madrildar kardiologo batek deskubritu du, Miguel Ángel Cobos doktoreak.

Cobos doktoreak dioenez, ordulari adimendunarekin hiru neurketa egitea aski da, lortutako emaitza elektrokardiografo konbentzional batekin lortuko litzatekeenaren ia-ia berdina izateko.

Neurketak egiteko, lehenbizi, erlojua ezkerreko eskumuturrean jarri behar da. Ondoren, hanka baten gainean ipini behar da, goialdetik behealdera doan informazioa lortzeko. Eta, azkenik, bularraren gainean jarri behar da, bularrezurraren ezkerreko ertzean, saihetsekiko lotunean, bihotz-jardueraren atzetik aurrerako datuak lortzeko.

Ezinbestekoa da erlojuak azala ukitzea zuzenean, daraman sentsoreak zehatz neurtu ahal izateko bihotzaren jarduera elektrikoa.

Erlojuak telefono mugikorrera bidaltzen ditu datuak, eta han geratzen dira erregistratuta, ondoren medikuari erakutsi ahal izateko. Datuak oso fidagarriak dira, berehalakoak dira eta. Mina edo bihotzaren anormaltasunen bat nabarituz gero, smartwatchek duten teknologia hori erabiltzeak “diagnostikorako balio izugarria du, 24 edo 48 ordu geroago egindako elektrokardiograma batek ez duena”, azaldu du deskubrimendua egin duen kardiologoak.

Espainiako Kardiologia Elkartearen ustez, era horretako gadgetak baliagarriak dira bihotzeko arazoak goiz hautemateko. Izan ere, halako gailuek aukera ematen dute etengabeko detekzioa egiteko, eta, hartara, arritmiak detektatzeko probabilitatea handiagoa da.

Areago, erloju adimentsuek bizia salba diezagukete. Halaxe gertatu zen hipertentsio arteriala duen Nerd Pai brasildar publizistaren kasuan: ordulari adimendunak adierazi zion arazoren bat zuela bihotzean. Bere smartwatcha soinuak eta mezuak igortzen hasi zen, pultsazio gehiegi zuela ohartarazteko. Ospitalera joan zenean, berak uste zuena baieztatu zioten: takikardia zuen.

Seguruenik, etorkizunean, bihotzekoak saihesteko, erregistratutako datuak interpreta ditzakeen profesional bati azkar transmititzeko modua egongo da, edo, agian, erloju adimendunak eurak izango dira gai datuok interpretatzeko, bihotzaren jardueraren datuei buruzko orientabidea emateko, eta, beharrezkoa balitz, erlojua daramanari berehala medikuarengana joan behar duela ohartarazteko.

Buletinera harpidetu