Zer gertatzen zaio zure gorputzari egun osoa eserita ematen baduzu?

Bizitza seguruak
Zer gertatzen zaio zure gorputzari egun osoa eserita ematen baduzu?

Lan askok egun osoa eserita ematera behartzen gaituzte ordenagailu, mahai edo bolante baten aurrean. Eta horrez gain, kontuan hartzen badugu, askotan, gure aisialdian pantaila baten aurrean edo sofa gainean denbora luze ematen dugula, ondorioz, esan behar dugu jende askok egun osoa eserita ematen duela. Hori ohikoa edo garrantzirik gabeko zerbait izan daitekeen arren, osasunerako ez da batere ona.

Azterketa zientifikoek dagoeneko jakinarazi digute: egunean, eserita zortzi ordu baino gehiago emateak, inolako ariketa fisikorik egin gabe, obesitateak edo tabakismoak eragindakoaren antzeko heriotza arriskua dakar.

Izan ere, eserita denbora gehiegi emateak osasun arazo ugari eragin ditzake. Jakin nahi duzu zeintzuk? Hona hemen horietako batzuk.

  • Giharren zurruntasuna – Egunero eserita denbora luze ematen duzunean eta etenaldi aktiborik egiten ez duzunean, giharrak atrofiatzen dira. Giharrak eta artikulazioak zurrundu daitezke eta malgutasuna galdu dezakete, bizkarretako, lepoko, sorbaldetako eta besoetako mina eraginez.
  • Odol zirkulazioko arazoak – Denbora luze eserita eman ondoren, jarrera berberean, hanketako zirkulazioak okerrera egiten du eta horrek barize asko edo likido atxikipena eragin dezake, eta batzuetan, baita zainen tronbosi bezalako arazo larriak ere.
  • Arterien presioen areagotzea. Hainbat eta denbora luzeago eserita eman gero eta arterien presio sistoliko altuago, eta horrek arrisku kardiakoa eragin dezake.
  • Bizkarrezurra desbideratzea eta bizkarreko arazoak– Ordu asko eserita emateaz gain, okerreko  jarreran egiten bada, bizkarrezurra desbideratu daiteke eta hiperlordosia, zerbikaletako arazoak, ziatika, etab. pairatu ditzakegu.
  • Digestio arazoak- Ordu asko eserita emateak ere gure hesteen igarotzea kaltetu dezake, eta ondorioz, moteldu daiteke. Horrez gain, idorreria, edo baita dibertikulitisa ere, koloneko arazoak
  • Diabetesa pairatzeko arrisku handiagoa. Egunean ordu asko eserita ematen bada, odolean azukre maila igo daiteke eta pankrearekin arazoak sor daitezke. Pankrearen funtzioak huts egingo du batez ere intsulina sortzerakoan.

Beraz, ez badugu horietako sintomarik pairatu nahi, etenaldi aktiboak egin behar dira lanaldi sedentario luzeetan, mugitu ahal izateko, giharrak luzatzeko eta zirkulazio ona mantentzeko. Aisialdian, garrantzitsua da ibiltzera ateratzea, ariketa edo kirolaren bat egitea eta aisialdi sedentariotik ihes egitea. Orain, badakizu, gutxiago eseri eta gehiago mugitu, osasun hobea izateko.

Buletinera harpidetu