Ba al zenekien birus eta bakterien sailkapen legal bat dagoela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien birus eta bakterien sailkapen legal bat dagoela?

Mikroorganismoak, esaterako; bakteriak, birusak, bizkarroiak edo onddoak, lasai-lasai dabiltza gure mundu osotik zehar. Batzuk ez dira kaltegarriak, baina beste batzuk, berriz, bai. Mikroorganismo horiek gizakiarengan edozein infekzio, alergia edo toxikotasun mota sortzeko gai dira, eta 664/1997 Errege Dekretuaren arabera eragile biologikotzat jotzen dira.

Mikroorganismoak, esaterako; bakteriak, birusak, bizkarroiak edo onddoak, lasai-lasai dabiltza gure mundu osotik zehar. Batzuk ez dira kaltegarriak, baina beste batzuk, berriz, bai, gure osasunari, modu anitzetan, kalte egiteko gaitasuna dutelako. Mikroorganismo horiek gizakiarengan edozein infekzio, alergia edo toxikotasun mota sortzeko gai dira, eta 664/1997 Errege Dekretuaren arabera eragile biologikotzat jotzen dira.

Eragile biologiko horien artean genetikoki aldatutakoak, zelulen kultiboak eta giza endoparasitoak barne sartzen dira. 664/1997 ED berak, bere 3. artikuluan, eragile biologikoak sailkatzen ditu. Lau multzotan sailkatzen dira infekziorako arriskuaren arabera:

1. taldea: Talde hau gizakiarengan gaixotasun bat eragiteko aukera gutxi dituzten eragile biologikoek osatzen dute.

–  2. taldea: Talde honen eragile biologikoek gizakiengan gaixotasun bat eragin dezakete eta langileentzat arriskutsuak izan daitezke. Taldean nekez zabalduko da eta oro har profilaxi edo tratamendu eraginkorra dago.

–  3. taldea: Gizakiarengan gaixotasun larria eragin dezaketenek eta langileentzat arrisku larria suposatzen dutenek osatuta. Horrez gain, taldean zabaldu daiteke, nahiz eta, oro har, profilaxi edo tratamendu eraginkorra egon.

4. taldea: Talde honetan gaixotasun larria eragiten duten eta langileentzat arrisku larria suposatzen duten eragile biologikoak sartuko lirateke. Taldean zabaltzeko aukera asko dago eta, horrez gain, ez dago horien aurkako profilaxi edo tratamendu eraginkorrik.

Sailkapen hau erabiltzen da eragile biologikoen eraginpean dauden lanen arriskuak ebaluatzeko, hartara, langileak behar bezala babesteko hartu beharreko prebentzio neurriak zehaztu daitezke.

Langilea, bere lan jardueraren izaera dela eta, eragile biologikoen hainbat kategoria desberdinen eraginpean dagoenean, arriskuak ebaluatuko dira agertzen diren eragile biologiko guztiek suposatzen duten arriskua oinarri hartuta. Honek agerian uzten du xehetasun guztiak aztertzea oso garrantzitsua dela, kasu honetan, xehetasun mikroskopikoak.

 

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).