Ba al zenekien dominoren teoria izeneko kausalitate-printzipioa?

Ba al zenekien
Ba al zenekien dominoren teoria izeneko kausalitate-printzipioa?

Kausalitate-printzipioa, lan-arriskuen prebentzioan etengabeko hobekuntza sustatzeko analisi erreminta oso erabilgarria da. Egoera desegokien analisia egitean ezbeharrak aurreikusi ahal ditugu. Ugariak dira kausalitate ereduaren aldakiak, baina guztiek helburutzat dute: arrazoiak eta zergatiak jakitea.

Kausalitate-printzipioa, lan-arriskuen prebentzioan etengabeko hobekuntza sustatzeko analisi erreminta oso erabilgarria da. Egoera desegokien analisia egitean ezbeharrak aurreikusi ahal ditugu. Ugariak dira kausalitate ereduaren aldakiak, baina guztiek helburutzat dute: arrazoiak eta zergatiak jakitea.

Kausalitate eredu hauen arteko bat dominoren teoria bezala ezagutzen da. Horrela esaten zaio gertakari konplexuagoak eta askotariko kausakoak ikertzeko erabilitako ondorengo bestelako ereduen aldean sinpleagoa den lehen analisi eredu honi.

Kausalitate eredu hori W. H. Heinrich jaunak garatu zuen 1931n, zein ospetsua den laneko istripuen kausalitate ereduak aztertzen lehena izategatik eta istripuen prebentziorako aita bailitzan ezagutzen delako.

Heinrichek bere teorian proposatu zuen istripuetan 5 faktore zeudela sekuentzia bat osatzen, jarraian eta bata bestearen atzean jarritako domino piezak balira bezala. Lehena hurrengoaren gainera erortzean, erorketan hurrengoa arrastatzen du eta honek hurrengoa… denen erorketa eragin eta istripu bat sortzen den arte.

Bost faktoreek sekuentzia osatzen dute hurrenkera honetan:

  • Ingurumen eta gizarte mailako alde kaltegarriak.
  • Pertsona langilearen akatsa.
  • Arrisku mekaniko eta/edo fisiko batekin lotutako zalantzazko ekintza.
  • Istripua.
  • Kaltea edo lesioa.

Heinrichen teoriari jarraiki, sekuentziatik domino fitxa bat kentzeak piezen erorketa ekidin ahal duen bezala, faktore bat ezabatzeak istripua ekidingo luke eta ondorioz amaiera kaltea. Beraz, ezbeharra saihesteko hura eragiten duten faktoreak ezabatu edota haiek gerarazteko barrerak jarri behar dira.

Teoria hau izan zen lehena eta bere inguruan eraiki ziren beste ereduak, ikerketa ugari egiteko eta lan-arriskuen prebentzioa garatzeko ikerketa ugaritarako bidea emanez. Adibidez, Frank E. Birdek 1966an Heinrichen ikerketak berrartu zituen, eta ia 300 konpainietako 1.7 milioi istripu aztertu ondoren Birden Piramidea sortu zuen, istripuak prebenitzeko teoria bat zeinek istripu larriak ondorio gutxiagoko istripuekin lotzen dituen.

Piramidearen teoriari jarraiki, istripu sinpleak edota istripu txikiagoak murriztean, proportzio berean murriztuko dira istripu larrienak. Teoria biak erabiltzen dira gaur egun lan-istripuen prebentzioan istripuak ikertzeak duen garrantzia azaltzerakoan, ez bakarrik larrienak, baita sinpleenak ere.

Buletinera harpidetu