Ba al zenekien musukoa zientzia aurrerapen handia izan zela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien musukoa zientzia aurrerapen handia izan zela?

Musukoa ezinbesteko osagarri bilakatu da gaur egun. Egunero erabiltzen dugu gure osasuna Covid-19ren aurka egiteko, homologazio kodeak ezagutzen ditugu eta baita horri buruzko hamaika kontu ere. Baina, ba al dakigu zeintzuk diren babes sistema honen jatorriak?

Musukoa ezinbesteko osagarri bilakatu da gaur egun. Egunero erabiltzen dugu gure osasuna Covid-19ren aurka egiteko, homologazio kodeak ezagutzen ditugu eta baita horri buruzko hamaika kontu ere. Baina, ba al dakigu zeintzuk diren babes sistema honen jatorriak?

Historian zehar, musukoak milioika bizitza salbatu ditu. Gaur, aurrerapen teknologiko eta zientifiko guztiekin fabrikatutako musukoak ditugu eskuragarri, baina XIV. mendean, garai honetako Europan jazo ziren izurrite epidemiei  aurre egiteko fabrikatu ziren lehenengo musukoak ez ziren seguruegiak. Sendagile horiek gaixotasun bubonikoari txori mokoaren itxura zuten musukoekin aurre egin zioten, baina horiek nekez babesten zituzten patogenoetatik. Kiratsaren aurka besterik ez zuten egiten,  barrualdean landare usaintsuak edo intsentsua ipintzeko bi zulo zituztelako, eta aipatutako “sendatzaileek” uste zuten kiratsari aurre eginez, kutsatzeko arriskua ere neutralizatzen eta saihesten zutela. Ez dugu gehiegi pentsatu behar izurrite hau orduko biztanleen artean zergatik hain suntsikorra izan zen ulertzeko.

Oro har, biztanleen osasuna babesten lagundu zuen lehenengo musukoaren aldaketa, 1987. urtean eman zen. Orduan, sendagileek ebakuntza egiten zieten gaixoak txistuaren tantetatik edo ebakuntza egiten ari ziren bitartean doministiku edo eztula egiterakoan zabaltzen zituzten mukietatik babestea erabaki zuten. Erabiltzen zuten horri musukoa deitzea gehiegi izan daiteke, ahora eta sudurraren inguru lotzen zuten zapi handi bat besterik ez zelako. Hala ere, ziur gaude, harekin infekzio ugari saihestu zituztela eta gaur egun musuko kirurgiko bezala ezagutzen dugun horren jatorria izan zela.

Bere bilakaeran emandako hurrengo urrats garrantzitsua Txinan gertatu zen. 1910ean, lehenengo sintomak agertu eta ondorengo 24-48 ordutan biztanleak akabatzen zituen izurrite mota bat Manchuriara iritsi zen. Wu Lien Teh, Malasiako eta Cambridgen ikasitako sendagile gazte bat bertara bidaiatu zen, “manchuriako izurrite handia” izenarekin ezagutu zenari aurre egiteko.  Kontua ikertu eta autopsia bat egin ondoren, Lien Teh konturatu zen izurritea ez zela bubonikoa soilik eta ez zela kutsatutako arkakusoen kosken bidez bakarrik kutsatzen, baizik eta baita airearen bitartez ere.

Sendagilea musuko modernoaren aita bilakatu zen, aurretik aipatu ditugun Europako musuko modernoetan oinarritutako eredu bat diseinatu zuelako, baina berri hauek iragazki moduan erabiltzeko material geruza desberdinekin eta aurpegira eusten ziren arnes sistema batekin eginak zeuden.

Diseinu honen ondoren, musukoa zabaldu egin zen eta pilaka fabrikatzen hasi ziren. Haren kontsumoa 1918an nabarmendu zen, historiako izurrite suntsitzaileena iritsi zenean, “Espainiako gripea” deritzona, nahiz eta ez zen herrialde honetan sortu. Izurriteak iraun zituen urteetan zehar, mundu osoan 40 milioi gizabanako baino gehiago hil zen. Zenbat hilko liratekeen Wu Lien Teh sendagileak ez balu bere musukoa asmatu? Zalantzarik gabe, asmakizun honek aurrekariak eta ondorioak izan ditu osasunaren prebentzioan eta horregatik, Malasiako sendagileak 1935. urtean hautatu zuten Medikuntzako Nobel saria irabaztea merezi izan zuen.

Buletinera harpidetu