Ba al zenekien prebentzio-baliabide gisa izendatutako pertsonak prestakuntza egokia izan behar duela?
Ba al zenekien
Aurrean aipatu moduan, prebentzio-baliabideak arduratu behar du enpresa edo erakunde bateko langileen segurtasuna eta osasuna mantentzeaz. Prebentzio-figura hori enpresak izendatutako langileek eta/edo enpresak duen prebentzio-zerbitzuko eta/edo itundutako kanpoko prebentzio-zerbitzuetako kide batek edo batzuek bete dezakete.
Aurrean aipatu moduan, prebentzio-baliabideak arduratu behar du enpresa edo erakunde bateko langileen segurtasuna eta osasuna mantentzeaz. Prebentzio-figura hori enpresak izendatutako langileek eta/edo enpresak duen prebentzio-zerbitzuko eta/edo itundutako kanpoko prebentzio-zerbitzuetako kide batek edo batzuek bete dezakete.
Hainbat enpresa lantoki berean ari direnean eta hainbat prebentzio-baliabide izendatzea beharrezkoa bada, horiek elkarrekin eta prebentzio-jarduera koordinatzeaz arduratzen den pertsonarekin edo diren pertsonekin lankidetzan aritu beharko dute.
Betiere beharrezkoa da kopuru nahikoa izatea enpresa osoko prebentzio-jarduerak betetzen direla zaintzeko eta horiek estaltzeko. Arriskuak identifikatzeaz gain, neurri egokiak hartu behar dituzte kontrolpean izateko eta lana beharrezko lan- eta segurtasun-baldintzetan egiten dela ziurtatzeko.
Halaber, beharrezko bitartekoak eta baliabideak izan behar dituzte, eta, edonola ere, zaindu beharreko jardueretan beharrezkoak diren ezagutzak, kualifikazioa eta esperientzia izan behar dituzte. Hori dela-eta, haien egitekorako beharrezko informazio guztia emateaz gain, beharrezko prebentzio-prestakuntza izan behar dute.
Zer-nolako prestakuntza behar dute prebentzio-baliabideek?
Prebentzio-baliabidea prebentzio-arloko kudeaketa-tresna eraginkorra izan dadin, dagokion prebentzio-prestakuntza izan behar du, gutxienez oinarrizko mailako funtzioei dagokiena, eta prestakuntza hori osatu behar da honako hauen inguruko prestakuntza teoriko eta praktiko espezifikoarekin: lanak, garatu beharreko teknikak, arauak, arriskuak eta aplikatu beharreko prebentzio-neurriak, horiek guztiak zaindu beharreko jardueretan.
Sortutako prebentzio-baliabidearen helburua lortzeko, beharrezkoa da haren presentzia eragiten duten eta larriagotu daitezkeen arriskuak eta lanak identifikatzea. Gainerako langileek jakin behar dute prebentzio-baliabide gisa zein edo zeintzuk esleitu diren.
Orobat, gerta daiteke enpresaburuak enpresako langile bat edo hainbat espresuki jartzea, nahiz eta prebentzio-zerbitzu propiokoak edo langile izendatuak ez izan, baldin eta jarduera edo prozesuetan beharrezkoak diren ezagutzak, kualifikazioa eta esperientzia badituzte eta, gutxienez, oinarrizko mailako eginkizunei dagokien prebentzio-prestakuntza baldin badute.
Kasu horretan, langile horiek beharrezko lankidetza izan beharko dute enpresaburuaren prebentzio-baliabideekin.