Bazenekien arriskuen ebaluaketan lau fase daudela?

Ba al zenekien
Bazenekien arriskuen ebaluaketan lau fase daudela?

Arriskuen ebaluaketa bat egiterakoan betetzeko lau faseak ezagutzen? Badakizu zertan datzan eta nola egin behar den? Ez? Ba ez kezkatu, zehatz-mehatz azalduko dizugu zuretzat kontzeptu lauso bat izateari uzteko.

Arriskuen ebaluaketa bat egiterakoan betetzeko lau faseak ezagutzen? Badakizu zertan datzan eta nola egin behar den? Ez? Ba ez kezkatu, zehatz-mehatz azalduko dizugu zuretzat kontzeptu lauso bat izateari uzteko.

Zertarako balio du arriskuen ebaluaketa batek? Oinarrizko jarduera honen helburua da modu eraginkor batean kalteak prebenitzea. Lantegi bakoitzeko arriskuak edota arrisku faktoreak identifikatzeko balio du, eta, ondorioz, horiek ezabatzeko edo behintzat minimizatzeko aukera ematen du, horretarako prebentzio neurri eta kontrol neurri eraginkorren erabilera finkatuz.

Nola egin behar da? Arriskuen ebaluaketa egoki batek zeregin eta lanpostu guztiak kontuan hartu behar ditu eta lanpostuko edo inguruneko pertsona langileen segurtasuna eta osasuna kaltetu ahal duten arrisku guztiak aztertu behar ditu.

Hasiera batean derrigorrezkoa da hasierako ebaluaketa bat egitea; gero langileekin aldizkako ebaluaketak dakartzan prozedura bat adostuko da.

Eta orain laburki azalduko dizkizugu arriskuen ebaluaketa batean garatu ohi diren lau faseak:

  • Prestaketa. Fase honetan, ebaluatuko diren lanpostuekin lotutako aurrekariak eta datuak bildu eta aztertzen dira. Horretarako ekintza-plan bat antolatu behar da:
  • Exekuzioa. Exekuzioak eskatzen du lanaren alde guztiak sistematikoki aztertzea, hau da, ohiko jardueretatik alditan bada ere garatzen diren haiek barne.
  • Erregistroa. Lanpostuen ebaluaketa amaitzean, dokumentuetan erregistratu eta jaso behar da, gero emaitzak alderatzeko. Prebentzio neurriren bat hartu edota kontrolatzea eskatu ohi duten lanpostuetan, datuak erregistratu behar dira.
  • Kontrola. Amaitzeko programatu, antolatu eta kontrolatu egin behar da prebentzio neurrien eta babes neurrien aplikazioa, denboran eraginkortasun iraunkorra dutela eta bere arriskuen kontrol eraginkorra bermatze aldera. Enpresako ezaugarriekiko metodo egokienak hautatu beharko dira.

Dagoeneko ohartuko zinen arriskuen ebaluaketa egoki bat egitea ez dela prozesu konplexu bat eta prebentzio neurri eraginkorrak hartu ahal izateko oso erabilgarria dela.

Julio Cesarrek esan bezala: Veni, vidi, vinchi. Arriskuak gainditzeko, lehenik eta behin sortzen diren lekura joan behar da (Veni), gero behatu egin behar dira ebaluatu ahal izateko (Vidi) eta azkenik, horien aurkako neurri eraginkorrak hartu behar dira, gainditzearren (Vinchi).

Buletinera harpidetu