Ba al zenekien su-itzalgailua publizista ingeles batek asmatutakoa dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien su-itzalgailua publizista ingeles batek asmatutakoa dela?

Arraro samarra badirudi ere, su-itzalgailua ez zuen suhiltzaile batek asmatu, 1765ean Denver-en (Norfolk) jaiotako publizista batek baizik. Izan ere, Willian George Manby-k hainbat gaitasun zituen eta publizista izateaz gainera asmatzailea eta militarra ere bazen. Jakin nahi al duzu zergatik asmatu zuen su-itzalgailua? Istorio interesgarria da.

Willian George Manby-k karrera militarra amaitu zuenean kapitain izendatu zuten eta 1803an zuzendari-lanpostua eman zioten Great Yarmouth-eko kuarteletan. Manby segurtasun-gailuen zale amorratua izan zen, eta harekin lotutako hainbat tresna diseinatu zituen. Baliteke soldadu horien guztien segurtasunaz arduratu behar izateak edo lanbide horretan bizitako egoerek horretara eraman izana.

Behin, Edinburgon, Manby kapitaina sute baten lekuko izan zen, eta ohartu zen suhiltzaileek arazoak zituztela goiko pisuetako sua maukekin itzaltzeko. Horregatik, sua itzaltzeko tresna eramangarria sortzea pentsatu zuen.

Horrela sortu zen historiako lehenbiziko su-itzalgailua. Urez betetako ponpa-makina bat zen, eta lau zilindro metaliko zituen: haietako hiru urez beteta erdiraino eta laugarrena presiopeko airez beteta. Goiko partean mauka txiki bat eta balbula zeramatzan, eta, balbula sakatzean, presiopeko airea zilindro metalikotik irten eta beste zilindroetan sartzen zen, ura indarrez errestatuz. Modu horretan, ura presiopean irteten zen, sua itzaltzeko.

1813an, Willian George Manby-k su-itzalgailua patentatu zuen. Arrakasta itzela lortu zuen, eta, gaur egun ere, mekanismo berdina erabiltzen da. Izan ere, oraingo su-itzalgailuak ere zilindro metaliko batez eratuta daude eta sua itzaltzeko produktu bat daukate presiopean sartuta.

Su-itzalgailua izan zen Manby-ren asmakizunik garrantzitsuena eta ospetsuena. Alabaina, suteekin lotutako beste gailu bat ere asmatu zuen. Sutan zeuden eraikinetatik salto egiten zuen jendea minik hartu gabe eusteko tresna, hain zuzen.

Horrez gain, itsas salbamendurako gailu garrantzitsu bat asmatu zuen, Manby Mortar izenekoa. Mortero bat zen eta itsasontzi bat hondoratzen detektatzen bazuen soka bat jaurtikitzen zuen, soka horri helduta  tripulatzaileak itsasertzeraino eraman ahal izateko.

Buletinera harpidetu