Bazenekien lan-ingurune segurua eta osasungarria izatea oinarrizko eskubidea dela?

Ba al zenekien
Bazenekien lan-ingurune segurua eta osasungarria izatea oinarrizko eskubidea dela?

Iaz, Lanaren Nazioarteko Konferentziak (CIT) erabaki zuen lan-ingurune seguru eta osasungarriaren kontzeptua laneko oinarrizko printzipio eta eskubideen esparruan sartzea, nazioarteko erreferentziazko hainbat hitzarmenetan. Hortik aurrera, Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LANE) estatu kide guztiek oinarrizko eskubide hori errespetatu eta sustatzeko betebeharra dute.

Esan bezala, 2022ko ekainean, Genevan egin zen Lanaren Nazioarteko 110. konferentzian, erabaki historikoa hartu zen lan-ingurune seguru eta osasungarria LANEren lanaren oinarrizko printzipio eta eskubideen esparruan sartzeko. Horri dagokionez, langileen segurtasunari eta osasunari buruzko 155. zenbakiko hitzarmena eta langileen segurtasunerako eta osasunerako sustapen-esparruari buruzko 187. zenbakiko hitzarmena funtsezko hitzarmentzat jo ziren.

Erabaki horren ondorioz, LANEko estatu guztiek, hitzarmen horiek berretsi ez badituzte ere, hitzarmen horien xede diren oinarrizko eskubideei buruzko printzipioak errespetatu, sustatu eta gauzatu behar dituzte, erakundeko kide izateagatik, fede onez eta konstituzioarekin bat etorriz.Beraz, aitortuta geratzen da lan-ingurune segurua eta osasungarria laneko oinarrizko printzipio eta eskubide unibertsala dela, eta estatu kide guztietan aplikatu behar dela, garapen ekonomikoaren maila edozein dela ere.

Lan-ingurune seguru eta osasungarri batean arriskuak ezabatzen dira eta arriskuak murrizteko neurri praktiko egingarri guztiak hartzen dira, prebentzioa antolaketa-kulturaren zati gisa integratuz. Lan-ingurune segurua eta osasungarria lortzeko, funtsezkoa da arriskuak identifikatzea eta lan-ingurunean arriskuak ebaluatzea eta kontrolatzea.

Laneko giro seguru eta osasungarriak lortzeko, neurri sistematiko, planifikatu eta koordinatuak ezarri behar dira, laneko lesioak edo gaixotasunak eragin ditzaketen arriskuen eraginpean egon ez daitezen.

Laneko Arriskuen Prebentzioa arduratzen da arriskuei aurrea hartzeaz eta horiek identifikatzeaz, lantokiko arriskuen ebaluazioa eta kontrola eginez. Horri esker, arriskuak minimizatzeko edo ezabatzeko aplikatu behar diren prebentzio-neurriak zehaztu, inplementatu eta azter daitezke.

Buletinera harpidetu