Bazenekien pertsona langileen informazioa, partaidetza eta kontsulta oso garrantzitsua dela LAPerako?

Ba al zenekien
Bazenekien pertsona langileen informazioa, partaidetza eta kontsulta oso garrantzitsua dela LAPerako?

Laneko prozedura eta baldintza seguruak nahiz osasuntsuak sustatzeko eta kudeatzeko orduan plantilla inplikatzeak prebentzio-sistema osoari irmotasuna ematen dio. Pertsona langile horiek LAPen inplikatuta senti daitezen, bere segurtasun eta osasunari buruz hartutako erabakietan ko-partaide izan behar dira.

Laneko prozedura eta baldintza seguruak nahiz osasuntsuak sustatzeko eta kudeatzeko orduan plantilla inplikatzeak prebentzio-sistema osoari irmotasuna ematen dio. Pertsona langile horiek LAPen inplikatuta senti daitezen, bere segurtasun eta osasunari buruz hartutako erabakietan ko-partaide izan behar dira.

Hori lortzekotan, enpresaren eta pertsona langileen atzera-elikadura eskatzen duen kalitatezko informazioa behar da. Enpresa bateko kide guztien  lankidetza, inplikazioa eta atzeraelikadura baliatuz soilik minimizatu ahal izango dira arriskuak, benetako prebentzio bat lortze aldera.

Lan Arriskuen Prebentzioko Legearen 18. artikuluan plantilla informatu eta kontsultatzeko enpresaren lege obligazioa jasotzen da. Enpresak neurri egokiak hartu behar ditu pertsona langileek informazio guztiak jaso ditzaten ondorengo gaiez:

  • Langileen laneko segurtasun eta osasunerako arriskuak, bai enpresa multzoa eta bai lanpostu edo funtzio mota bakoitza eragiten duten haiek.
  • Aipatu arriskuetan aplikagarriak diren babes eta prebentzio neurriak eta jarduerak.
  • Lehen sorospenak, suteen aurkako borroka eta pertsona langileen hustuketa arloetan hartutako neurriak.

LAPeko ordezkariekin kontatzen duten enpresetan, informazioa ordezkari horien bidez eman daiteke, betiere pertsona langile bakoitza zuzenean informatu behar izanik bere lanpostua edo funtzioa eragiten dituzten arrisku zehatzen hala nola arrisku horietan aplikagarriak diren babes eta prebentzio neurrien gainean.

Informatzeaz haratago, enpresariak langileei kontsultatu egin beharko die, LAPan bere parte hartzea ahalbidetuz, laneko segurtasuna eta osasuna eragiten dituzten gai ororen esparruan. Pertsona langileek eskubidea izango dute enpresariari hala nola partaidetza eta ordezkaritza organoetan, enpresaren segurtasuna eta osasuna babesteko mailak hobetzera zuzendutako proposamenak egiteko.

Oso garrantzitsua da pertsona langileen informazioa, partaidetza eta kontsulta zaintzea, izan ere,  horien bidez, pertsona langileak entzunak sentitzen dira eta erakundearen alderdiekiko erabakiak hartzerakoan gehiago inplikatzen dira. Bere iritziek bere laneko segurtasunean eta osasunean eraginen bat izan dezaketela egiaztatzean motibatuagoak sentitzen dira eta gehiago jartzen dute bere aldetik istripu oro saihestearren.

Kontsultak nahiz parte hartzeak aukera ematen dute enpresan lan egiten duten pertsonen iritzia ezagutzeko antolamendu neurriak edota materialak arriskuak murriztu edo ezabatze aldera zein neurritan egokiak direnaren gainean, prebentzioaren integrazioa bultzatuz eta pertsona langileak bere egunerokotasunean prebentzioarekin atxikiagoak sentitzea lortuz.

Buletinera harpidetu