Bazenekien trafiko seinale hondatuak arriskutsuak izan daitezkeela?

Ba al zenekien
Bazenekien trafiko seinale hondatuak arriskutsuak izan daitezkeela?

Gidatzen dugunean oinarrizkoa da seinaleak gardentasunez ikusi ahal izatea automatikoki eta berehala identifikatu ahal izateko. Izan ere, gidatzerakoan haiek deszifratzen ematen ditugun segundoak erabakigarriak dira. Seinaleak egoera onean ez daudenean, hondatuta egoteagatik, istripuak eragin litezke, gidariek garaiz ekidin ditzaten beharrezko neurriak hartu ezin izatean.

Adituen esanetan, trafiko istripuen % 5 eta % 10 arteko kopurua seinaleztapen akastunaren ondorio dira. Errepideko seinale horiek hobetuko balira, ezbehar horiek guztiak ekidin litezke. Baina dena kalkuluetan geratzen da, zeren seinaleztapen akastunaren gaia frogatzea oso zaila da, erregistro bat ez existitzeagatik.

Trafiko seinaleen fabrikatzaileen patronalak ohartarazten du trafiko seinaleen ezaugarrietako batzuk 10 urtetan honda litezkeela. Datuek adierazpen hauek bermatuko lituzkete, arazoa da ez direla beharrezko frogak eta entseguak egiten zenbat seinale iraungita dauden, ikusten ez diren eta ordeztu behar diren erabakitzeko.

Adibidez, RA2 eta RA3 klaseko materialaz hornitutako seinaletarako xafla atzerako islatzaileen fabrikatzaileak ematen duen bermea 10 urtekoa da. Data horretatik aurrera, ezaugarri bisualak arau europarrarekin bat datozen ziurtatuko da. Xafla atzerako islatzailea bere eraginkortasuna galduz joaten da eta gauez bere mezua irakurtzea zailagoa gertatzen da.

Ebidentzien arabera, ugariak dira behar bezala deszifratu ezinezko seinaleak; baina ez dago inbentario erreal eta publiko bat errepide eta udalerri gehienetan zenbat seinale existitzen diren zehazten duenik. Halaber ez dago daturik jakiteko noiz instalatu ziren, zenbat hondatu diren, edo zenbat berrikusi eta konpondu behar diren araudia betetzearren.

Ez da arazo txiki bat, arazo larria baizik zeren bide segurtasunari eragiten dio. Gidariei eginiko galdeketetan islatzen da gidarien % 91aren esanetan seinaleztapen bertikala funtsezkoa dela gidatzerakoan bere segurtasuna bermatzeko.

Bideko seinaleztapena erabakigarria da bizitzak salbatzeko. Bide publikoetako hizkuntza da eta esparru seguru bat eskaintzen digu gorabeherarik gabe ibili ahal izan gaitezen. Hala ere, bide segurtasunaren ikasgai gainditu gabea da eta gure errepidetan mugitzen den pertsona ororen segurtasuna bermatzeko eboluzionatu eta hobetu egin behar du.

Buletinera harpidetu