Digestioa moztea. Mitoa ala errealitatea? Prebentzio-neurriak

Bizitza seguruak
Digestioa moztea. Mitoa ala errealitatea? Prebentzio-neurriak

Gure gurasoek betidanik aipatu ziguten digestio-mozketa ospetsu hura, eta bazkariaren ondoren bi orduz zain egon behar izaten genuen uretan bainatzeko; bada, jada ez da existitzen saldu ziguten moduan. Hala ere, egia da gure gurasoak ere ez zeudela erabat desbideratuta, hidrokuzio-sindromea existitzen baita eta egoera horretan gerta daiteke. Jakin nahi duzu aldea zein den? Hemen azalduko dizugu.

Gure gurasoek betidanik aipatu ziguten digestio-mozketa ospetsu hura, eta bazkariaren ondoren bi orduz zain egon behar izaten genuen uretan bainatzeko; bada, jada ez da existitzen saldu ziguten moduan. Hala ere, egia da gure gurasoak ere ez zeudela erabat desbideratuta, hidrokuzio-sindromea existitzen baita eta egoera horretan gerta daiteke. Jakin nahi duzu aldea zein den? Hemen azalduko dizugu.

Hidrokuzio-sindromea sinkope-egoera, talka termikoa edo shock termodiferentziala da, odol-hodien uzkurdura larria eragiten du, eta horrek arnasketaren eta zirkulazioaren (pultsua) inhibitze-erreflexua sortzen du. Gorputzak bat-bateko tenperatura-aldaketa esperimentatzen duenean gertatzen da, ur hotzetan bat-batean sartzearen ondorioz. Erreflexua altuagoa da ura oso hotza bada eta gorputzeko tenperatura oso altua bada. Orduan, konortea gal daiteke edota bihotz-biriketako geldialdia ere izan daiteke.

Digestioa moztu daiteke uraren barruan nahiz kanpoan, digestio-prozesua etetea besterik ez baita hainbat arrazoi direla-eta. Hidrokuzio-sindromean digestioak bere prozesu normala jarraitzen du, eten gabe. Beti digestioarekin lotu da, baina, egia esan, ez dago zuzeneko loturarik. Zergatik?

Hidrokuzioaren sintoma arinenak eta ohikoenak honako hauek dira: zorabioak, zurbiltasuna, goragalea, gorakoak, kalanbreak, hotzikarak, izerdia, ikusmen lausoa, sabeleko mina eta abar. Hori dela-eta, sindromea askotan digestio-mozketarekin nahastu da, batez ere jan ondoren gertatu bada.

Gainera, otordu oparoen eta ugarien digestio astunek ez ezik, koipe eta azukre askoko janariek ere sindrome hori gertatzea eragin dezakete. Horrez gain, digestioan, odola urdailean kontzentratzen da, eta ez da berdin zabaltzen gorputz osoan zehar. Beraz, horri sindrome hau eragiten duen zirkulazioaren efektu inhibitzailea batzen badiogu, pultsua jaistea eragin daiteke.

Beraz, hori jasateko arrisku gehiago dago pertsona bat bat-batean ur hotzetan sartzen bada otordu oparo bat egin ondoren, baina modu berean eragin dezake eguzkitan denbora luzez egon ondoren edo ariketa fisiko bizia egin ondoren ere.

Zer-nolako prebentzio-neurriak hartu behar dira halakorik ez jasateko?

  • Uretara bat-batean ez sartu, baizik eta poliki-poliki, pixkanaka bustiaz eta bat-batekotasunik gabe. Lehendabizi, oinak sartu, gero hankak, eta, aldi berean, busti eskumuturrak, besoak, garondoa eta aurpegia, ura enborrera iritsi aurretik, gorputza tenperatura-aldaketara pixkanaka egokitu dadin. Ondoren, gune sentikorrenak zipriztinduz amaituko da: sabelaldea eta bularraldea. Azkenik, gorputz osoa sartu.
  • Ez sartu zuzenean ur hotzetara eguzkitan denbora luzez egon ondoren.
  • Ez egin ariketa fisiko bizirik bainua hartu aurretik. Egin bada, uretara sartu baino lehen denbora batez itxaron.
  • Ez sartu uretan otordu oparo bat egin ondoren edo alkohola edan bada.
  • Igerilekuetan ez jauzi egin uretara bat-batean, eguzkia hartzen egon eta gero. Lehendabiziko murgilaldia pixkanaka egitea gomendatzen da.
  • Uretatik azkar atera hidrokuzio-sindromearen aurretik jasaten diren sintometako bat nabaritu bada. Itxuraz kaltegabeak diren sintoma horiek abisua emateko balio dute, eta aldez aurretik jarduteko aukera ematen dute.
  • Zaindutako eremuetan bainatu, segurtasun-neurriak dituzten lekuetan.

Gomendio horiek betetzen badira, ez da beharrezkoa gure gurasoek zorrozki jartzen zizkiguten bi digestio-ordu ospetsuren zain egotea. Besterik gabe, bat-bateko tenperatura-aldaketak saihesten baditugu eta betekada handirik edo intentsitate handiko ariketarik egiten ez badugu bainatu aurretik, arrisku nagusiak ezabatu ahal izango ditugu.

Buletinera harpidetu