Elefante efektuak eta gidatzerakoan sortzen dituen arazoak
Bizitza seguruakElefante efektuak arazo larria sortzen du bide segurtasunerako. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak denbora luze darama horren arriskuaz ohartarazten, gero eta eraginkorragoak diren kontzientziazio kanpainen bidez. Baina, ba al dakigu zertan datzan elefante efektua? Ba al dakigu hura nola ekidin? Hemen zer den eta nola aurre egin azalduko dizugu, elefantea zure autoan kulunkatzen hasi baino lehen eta ez armiarma sare baten gainean. ?
Elefante efektuak arazo larria sortzen du bide segurtasunerako. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak denbora luze darama horren arriskuaz ohartarazten, gero eta eraginkorragoak diren kontzientziazio kanpainen bidez. Baina, ba al dakigu zertan datzan elefante efektua? Ba al dakigu hura nola ekidin? Hemen zer den eta nola aurre egin azalduko dizugu, elefantea zure autoan kulunkatzen hasi baino lehen eta ez armiarma sare baten gainean. ?
Izena Frantzian egin zen trafiko kanpaina batetik dator, Ez bidaiatu elefante batekin atzeko eserlekuan izenburuduna. Kanpaina horri esker, autoan sor daitekeen arriskuari izena jartzea lortu zen, alegia: autoko atzeko eserlekuko bidaiariek segurtasun uhala ez erabiltzea edo ibilgailu batean garraiatzen diren zamak edo objektuak ondo ez eustea.
Izan ere, ibilgailu batek, esaterako, 50 kilometro orduko abiadura hartzen duenean, bere ibileran hartzen duen inertziak eragin dezake, bat-batean balaztatuz gero, barruko edozein objekturen edo pertsonaren pisua bider 40 biderkatzea. Jakina; abiadura handitzen doan heinean, objektuen pisuak ere gora egingo du.
Hortaz, mugikor, tablet edo poltsa bat bezalako edozein objektu kaltegabe pisu handiko arma hilgarri bat bilakatu daiteke eta aurreko eserlekuko bidaiariekin bortizki talka egin dezake, kalte larriak eraginez. Mugikorrak, esaterako, 110 gramo inguru besterik ez ditu pisatzen; kaltegabe dirudi, eta horregatik, autoan edozein lekutan uzten dugu, nonahi oinarrituta, bada, 90 kilometro orduko abiadura batekin, 12,5 kiloko pisua lortuko luke, bat-batean balaztatuz gero. Kolpe latza hartuko genuke, bai….
Eta tableta? Bada, 50 kilometro orduko abiadura batekin balaztatzen badugu, pisua 23 kilo bilakatuko litzateke eta abiadura 90 km ordukoa izango balitz, berriz, olatu moduan gure gainean eroriko liratekeen 75 kilo hartuko lituzke. Eta poltsa? 4 kilo inguru pisatzen dituen poltsa batek bere pisua biderkatuko luke 50 km orduko abiaduran, 158 kiloetara iritsi arte, lauza txiki bat (?) gainean eroriko balitzaigun bezala. Eta abiadura 90 km orduko izango balitz, berriz, 512 kiloko borroka-zezen batek zanpatuko bagintu bezala. Konturatuko zinen arazo larri baten aurrean gaudela, ezta?
Bada, demagun atzeko eserlekuan doan bidaiaria segurtasun uhalik gabe doala eta gure gainean erori dela animalia erraldoi baten pisuarekin… horixe bera! elefante baten pisuarekin. Horregatik, DGTk segurtasun uhala atzeko eserlekuetan erabiltzeari buruzko kontzientziazio kanpainak kaleratzen ditu, atzeko bidaiariek ez baldin badute segurtasun uhala jartzen, euren bizitzak arriskatu ez ezik, aurreko eserlekuetako bidaiarienak ere arriskuan jartzen dituzte.
Horrenbestez, elefante efektua prebenitzeko eta ekiditeko, konponbidea oso erraza da: segurtasun uhala beti lotu behar da, baita atzeko eserlekuan ere. Horrela, saihestuko genituzke ibilgailuaren bidaiari guztiek pairatu lituzketen ondorio latz guztiak, alegia: hainbat tona pisatzen dituzten giza bala moduan jaurtitzea.
Ezinbestekoa da, halaber, ibilgailuaren barruan objektuak edo zamak aske ez eramatea. Gogoratu dezagun Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorreko 18.1. artikuluak diola gidariak garraiatutako objektuak eta animaliak egoki ipini behar dituela ibilgailuko bidaiariei trabarik ez egiteko. Eta isunak saihesteko ez ezik, ibilgailuko bidaiari guztien segurtasuna eta osasuna babesteko ere egin behar da. Prebentzioa beti aukera zentzudunena da.
arrisku prebentzioa Arriskua autoa elefante elefante efektua Prebentzio-kultura prebentzioa Segurtasuna