Ilea etxean tindatzearen arriskuak

Bizitza seguruak
Ilea etxean tindatzearen arriskuak

Asko dira ile-apaindegira joatea hautatzen duten pertsonak, eta profesionalen esku uzten dute bere ilearen ardura, aldiz beste askoren erabakia izaten da etxean egitea. Arrazoiak izan litezke ekonomia, ordutegien bateraezintasuna edo bestelakoak… Horien gainean izango da post hau, zeregin horiek norbere etxean egitetik erator litezkeen arriskuen prebentzioa ezagutarazteko eta segurtasun handiagoz egiten laguntzeko.

Asko dira ile-apaindegira joatea hautatzen duten pertsonak, eta profesionalen esku uzten dute bere ilearen ardura, aldiz beste askoren erabakia izaten da etxean egitea. Arrazoiak izan litezke ekonomia, ordutegien bateraezintasuna edo bestelakoak… Horien gainean izango da post hau, zeregin horiek norbere etxean egitetik erator litezkeen arriskuen prebentzioa ezagutarazteko eta segurtasun handiagoz egiten laguntzeko.

Lehenik eta behin, ilea etxean tindatzea erabaki duten pertsonekin hasiko gara; horren harira ile-apaindegiko marka batek eginiko azterketa baten arabera, herritarren % 35a. Tindua jartzen ohituta daudenak ziur aski kontzienteago dira arriskuez, baina egoera aldatu egiten da ekintza lehen aldiz egiten bada edo egitekotan badabiltza.

Nahi den kolorea ez lortzeak edo produktua gaizki aplikatzeak suposatu ahal duen arriskuaren gainetik, atal batzuk ilunagoak eta besteak argiagoak geratuz, ilearen tindua produktu kimikoa izateak osasun mailan dakartzan arriskuak eransten dira.

Garrantzitsua da gogoraraztea tindu gehienek, kimikoak izanik, neurri handiago edo txikiago batean, ilea kaltetzen dutela. Narriadura edo alergia izaerako Kontaktuko dermatitisa eragin lezakete, azkurak edo inflamazioak eraginez, buru-azalean hala nola aurpegian.

Halaber zuntz kapilarraren geruzak aldarazi ditzake, egitura-nahasteak eraginez. Gainera tindu sintetikoen amoniakoak ilearen kutikula altxa lezake eta ilea lehortu. Beraz, tinduren bat erosi aurretik garrantzitsua da bere osagaiak begiratzea eta ondorio horiek minimizatzen dituzten markak erabiltzen saiatzea. Komenigarria da amoniakoa, resorcinol, parabenos eta nonoxinol bezalako substantziak ekiditea

Akats ohikoenetako bat izaten da beharrezkoa baino portzentaje handiago bateko diluitzaile edo oxidatzaile bat erabiltzea. Edo tindua azalean aplikatzea, soilik ilearen gainean egin ordez. Eta alditan, esposizio epea hedatzeak, erreakzio bat jasateko arriskua areagotu lezake, gertatu beharko ez zatekeenean.

Alergien kasuan, gero eta txikiagoa da erreakzio alergiko handiagoa eragin ahal duen produktu dosia. Alergia duten pertsonek azaleko azkura, gorridura, ekzema eta urtikaria jasan lezakete.

Horregatik, tindu bat edo marka berri bat erabiltzen den bakoitzean, aurretiko proba bat egin behar da, produktuaren neurri bat igurtziz belarriaren atzealdean eta 48 orduko epea emanez erreakzio alergikoren bat eragiten al duen ikusteko.

Ez dira nahastu behar tindu ezberdinak zeren erreakzio kimikoak eragin litezke; ez dira tindatu behar bekainak produktu berdinarekin. Tindua aplikatzea dagokizun egunean hobe da aurretik ilea ez garbitzea. Are komenigarriagoa litzateke aurreko bi edo hiru egunetan ez garbitu izana. Buru-azalaren sekrezio propioak azala babesten du tinduaren esposizioarekiko.

Buletinera harpidetu