Lo egiteko eta atsedena hobeto hartzeko jarrera hoberenak

Bizitza seguruak
Lo egiteko eta atsedena hobeto hartzeko jarrera hoberenak

Ondo lo egitea eta atsedena behar bezala hartzea ezinbestekoa dira. Atsedena behar bezala hartzen ez duen norbait nekatuagoa egongo da, energiarik gabe eta ez da eraginkorra izango.

Ondo lo egitea eta atsedena behar bezala hartzea ezinbestekoa dira. Atsedena behar bezala hartzen ez duen norbait nekatuagoa egongo da, energiarik gabe eta ez da eraginkorra izango. Lo ondo ez egiteak, pentsatzeko, bizkor erreakzionatzeko edo oroigarriak sortzeko gaitasuna kaltetu ditzake. Aipatutako gaitasunak kaltetzearen ondorioz, erabaki desegokiak har genitzake eta alferrikako arrisku egoeretan aurki gintezke. Behar bezala lo egiten ez dutenek istripuak jasateko joera handiagoa dute. Eta hura, lan arriskua dagoen zenbait ingurutan, oso garesti atera daiteke.

Horrenbestez, istripuak prebenitu nahi baditugu, beharrezko lo ordu kopurua ez ezik, ondo egin behar da lo eta baita atsedena egoki hartu ere. Lo hobeto egiten lagundu dezaketen faktoreen artean horretarako jarrera on bat aukeratzearen dago. Baina, zeintzuk dira ohean har ditzakegun jarrera hoberenak, ahalik eta hobeto lo egiteko? Goazen komentatzera eta egokienak zeintzuk diren aztertzera.

  • Fetu jarrera. Bolatxo batean murgilduz eta burua belaunetara gerturatuz.

Zenbait adituk diote, besteak beste, Australiako Elina Winnel coach, jarrera hau ez dela batera komenigarria, babes edo ihes jarrera bat baita. Jarrera hau hartzen badugu, gure garunak ohartu gabe, alerta seinale bat bidali diezaioke gure nerbio sistemari, eta hura amets kezkatsuan, segurtasunik ezan eta lo galeran islatzen da. Horrez gain, jarrera irekia ez denez, biriken atalak ezin du guztiz funtzionatu esfortzurik egin gabe, lo faseetan beharrezko arnas hartze sakonak garatzeko.

  • Ahoz behera. Bizkarra gorantz eta aurpegia burkoan duzula etzanda.

Ron Ehrlich doktoreak bere Una vida con menos estrés liburu ospetsuan dio hauxe dela hartu dezakegun jarrerarik okerrena, ahoz behera lo eginez gero, buruaren, lepoaren eta barailaren giharretan presioa eragiten duzulako. Horrez gain, bizkarraren atzeko aldea eta pelbisa okertzen dituzu eta horrek arazoak sor ditzake.

Shelby Harris lo medikuntzaren aditua Ehrlich-ekin ados dago. Berak dio ere ahoz behera lo eginez gero gorputz guztiaren aurkako indarra eragiten duzula. Ziur aski esnatzean giharrak sorgortuak eta inurridura izango dituzula. Era berean, giharretan eta artikulazioetan min handia jasateko aukera gehiago sortzen ditu.

  • Albo batez. Gorputza alde batera biratuta, burua burkoan oinarrituz eta besoen artean eutsiz.

Ehrlich doktoreak ziurtatutakoaren arabera, har daitekeen jarrera hoberenetariko bat da. Ikuspegi estruktural, neurologiko eta muskular batetik, gorputzarentzat atseginena da eta digestio lanak egiteko hoberena da, bereziki ezkerreko alboan oinarrituz gero, esofagoak eta urdailak bat egiten duten aldean.

  • Ahoz gora. Bizkarra guztiz ohean oinarrituta eta burua burko gainean sabaira begiratuz.

Adituen arabera, besteak beste Mark T. Brown doktorea, lo egiteko jarrerarik hoberena da, osasuntsuena delako. Sorbaldak eta bizkarra lasaitzen ditu, eta horrez gain, urdaileko azidoaren errefluxua igotzea saihesten du, afaldu eta bezain pronto ohera joaten bazara.

Buletinera harpidetu