Nola ikasten dute haurrek euren burua babesten?

Bizitza seguruak
Nola ikasten dute haurrek euren burua babesten?

Haurrak jaiotzen direnean, helduak eurak babesteaz eta zaintzeaz arduratzen dira. Baina hazten doazen heinean, helduek euren buruak babesten irakatsi behar diete eta horretarako, agertu dakizkieken arriskuak ezagutu eta ulertu behar dituzte, eta baita horiek nola prebenitu ere. Haurrek euren buruak defendatzen ikasi behar dute eta helduok nola egin irakatsi behar diegu.

 

Haurrak jaiotzen direnean, helduak eurak babesteaz eta zaintzeaz arduratzen dira. Baina hazten doazen heinean, helduek euren buruak babesten irakatsi behar diete eta horretarako, agertu dakizkieken arriskuak ezagutu eta ulertu behar dituzte, eta baita horiek nola prebenitu ere. Haurrek euren buruak defendatzen ikasi behar dute eta helduok nola egin irakatsi behar diegu.

Euren buruak babestu ahal izateko euren ingurua ezagutu behar dute eta euren egoera pertsonalak, ezaugarriek, gaitasunek, gabeziek, bizilekuak, etab. barne hartzen dituzten arriskuez jabetu behar dira. Izan ere, horien guztien arabera, arriskua bata edo bestea izango da. Adibidez, ez da gauza bera mendian edo hirian bizitzea, inguru bakoitzak arrisku desberdinak dakartza berarekin.

Euren buruak babestu ahal izateko, lehenik eta behin arriskuak identifikatu behar dituzte horiek arindu ahal izateko. Horregatik, helduek euren autobabesa sustatu behar dute, arrisku horiek ezagutzea suspertuz eta euren adinaren eta gaitasunen araberako hitzekin, arrisku horiek zeintzuk diren eta horien aurka nola jardun behar duten azalduz.

Helduek euren jardueretan lagundu behar dituzte eta egoera bakoitzean, zeintzuk diren eraginpean egon daitezkeen arriskuak, arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak, eragin daitezkeen istripuak, etab. azalduta.

Ondoren, galdetu behar zaie nola jardungo luketen egoera hipotetikoen aurrean, besteak beste, kalea gurutzatzea, leku bateik bakarrik joan beharko balira, ezezagun bat gerturatuko balitzaie…. eta hainbat soluzio eman behar zaizkie, euren buruak babesteko estrategia egokiak eraikitzen joan ahal izateko.

Halaber, nahitaezkoa da konfiantzazko eta segurtasunezko giro bat sortzea, non haurrak babestuta eta artatuta sentitzen diren, eta non euren sentimenduak eta nahiak errespetatzen diren, edozein arazo edo egoera deseroso sortuz gero, helduengana joan eta laguntza eskatu ahal izateko.

Euren autoestimua ere sustatu behar da. Egunero errespetua zor behar zaie eta hartutako erabaki eta jarrera onak goraipatu behar zaizkie. Komunikazioa eta elkarrekintza lantzea ere oso garrantzitsua da. Hasieratik, horiekin etengabeko elkarrizketa mantendu eta sustatu behar da.

Autobabeserako gaitasunaren xedea erantzun bizkorra, lasaia eta eraginkorra bilatzea izan behar da, aurre egin beharreko edozein eraso egoeraren aurrean. Dena delako egoerarekiko proportzionala den oinarritutako eta orekatutako erantzuna, alegia, horregatik, euren autokontrola lantzea ere oso garrantzitsua da. Haurrek ikasi behar dute arrisku fisiko, emozional eta/edo sexualen eraginpean egotea saihesteko edo murrizteko gaitasunak garatzen.

Oso garrantzitsua da haurrek eta gazteek larrialdi zenbakiek nola funtzionatzen duten jakitea, hau da: zeintzuk diren, zertarako balio duten eta noiz deitu behar den.

 

Buletinera harpidetu