Arrisku mekanikoak. Nola hautatu babesgarri egokia egiten den lan-motaren arabera?

Segurtasun-ikasgaiak
Arrisku mekanikoak. Nola hautatu babesgarri egokia egiten den lan-motaren arabera?

Behin baino gehiagotan azaldu dugu laneko ekipoak eta makinak erabiltzeak arrisku mekanikoen aurrean jartzen gaituela, eta horrek lesio fisikoak eragin diezazkiekeela langileei makinen, erreminten eta piezen elementuren baten edo batzuen ekintza mekanikoa medio. Arrisku handi horiek saihesteko edo minimizatzeko aplikatu behar diren prebentzio-neurrien artean, aukera bat da babesgarriak instalatzea arrisku-eremura sartzea eragozteko. Baina nola aukeratzen dira babesgarri egokiak? Zeregin bakoitzerako zein babesgarri-mota den egokiena azalduko dugu.

Behin baino gehiagotan azaldu dugu laneko ekipoak eta makinak erabiltzeak arrisku mekanikoen aurrean jartzen gaituela, eta horrek lesio fisikoak eragin diezazkiekeela langileei makinen, erreminten eta piezen elementuren baten edo batzuen ekintza mekanikoa medio. Arrisku handi horiek saihesteko edo minimizatzeko aplikatu behar diren prebentzio-neurrien artean, aukera bat da babesgarriak instalatzea arrisku-eremura sartzea eragozteko. Baina nola aukeratzen dira babesgarri egokiak? Zeregin bakoitzerako zein babesgarri-mota den egokiena azalduko dugu.

Dakigun moduan, babesgarriak hiru motatakoak izan daitezke: Finkoak, beren posiziotik mugitu ezin direnak, finkatuta edo itxita egoteagatik; Mugikorrak, erremintak erabili gabe erretiratu edo ireki daitezkeenak; eta Doigarriak, finkoak edo mugikorrak izan daitezkeenak eta osorik erregulatu daitezkeenak edo zati doigarriak izan ditzaketenak.

Baina noiz instalatu behar da babesgarri mota bat edo beste bat? Zertan oinarritu behar da behar bezala aukeratzeko? Babesgarri egokia aukeratu ahal izateko, zer lan-mota egin behar den hartu behar da kontuan. Era horretan, hiru lan-mota bereiziko ditugu: lan jarraituak, noizbehinkako lanak eta ziklo bakoitzaren amaierako lanak.

Zeintzuk dira lan jarraituak? Langileak lanaldi osoan jarraian elementu mugikorretatik gertu egiten dituenak dira.

Era horretako lanetan, elementu mugikorrak lana egiterakoan erabat eskuragaitz egon badaitezke, babesgarri finkoak edo babesgarri mugikorrak jarri behar dira, azken horiek katigamenduarekin edo katigamendu eta blokeoarekin 10 segundo baino gehiago gelditzen badira.

Baina elementu mugikorrak ezin badira erabat eskuragaitz egon, babesgarri finkoak jarri beharko dira lana egiteko erabiltzen ez diren eremuetan; horrez gain, piezak elikatzeko gailuak eta organo mugikorretarako sarbidea murrizteko babesgarri doigarriak jarriko dira , baita piezen eustea areagotuko duten bultzatzaileak edo gailuak ere, edo organo mugikorrera arrisku-fasean sartzea eragozten duten babes-gailuak.

Noizbehinkako lanei dagokienean, oro har makina erabat automatikoak zaintzeko eta/edo kontrolatzeko lanak egiten dira (garbiketa-lanak, mantentze-lanak, doiketako lanak…), eta babesgarriek aukera eman behar dute erremintak jartzeko eta/edo ordezkatzeko ezinbestekoak diren esku-hartzeak egiteko edota mantentze-lanak egiteko, segurtasun-baldintzetan.

Eta ahal den neurrian, kontrolatzeko eta mantentzeko eragiketa horiek babesgarrien bidez egiten saiatuko gara. Era horretako zereginak egiteko sarbidea lan egin behar den eremura mugatu behar da soilik, eta, ahal bada, babesgarria edo ezarritako babes-gailua desmuntatu gabe egin behar dira.

Lana egiteko erabiltzen ez diren eremuetan, honako hauek behar dira: babesgarri finkoak edo babesgarri mugikorrak katigamenduarekin edo katigamendu eta blokeoarekin, lan-zikloan zehar organo mugikorrera sartzea eragozteko, edota arrisku-fasean organo mugikorrera sartzea eragozten duten babes-gailuak.

Azkenik, ziklo bakoitzaren amaierako lanetarako, makina erabat automatikoak zaintzeko eta/edo kontrolatzeko lanak badira, babesgarri mugikorrak erabiliko dira katigamenduarekin edo katigamendu eta blokeoarekin, lan-zikloan zehar organo mugikorrera sartzea eragozteko, edota arrisku-fasean organo mugikorrera sartzea eragozten duten babes-gailuak.

Garbitzeko eta mantentzeko lanen kasuan, bi egoera ezberdin bereizi behar ditugu:

Zereginak organo edo mekanismo arriskutsuak erabat geldirik daudela egiteko aukera ematen dutenak. Kasu horretan, kontsignatutako makina erabiliko da.

Zereginak organo edo mekanismo arriskutsuak erabat geldirik daudela egiteko aukera ematen EZ dutenak. Kasu horietan, aginte-hautatzaile katigagarriak erabiliko dira, arriskua ahalik eta gehien mugatzeko martxan dauden esku-hartzeen faseetarako; adibidez, sakagailu sentsitiboak, pultsuko martxa, urrutiko aginteak, etab. Eta hautatutako modua gainerako ekintza-organoen gainetik egongo da, larrialdiko geldialdikoaren gainetik izan ezik.

Buletinera harpidetu