Arriskuak makurtutako edo manipulatutako objektuak erortzeagatik

Segurtasun-ikasgaiak
Arriskuak makurtutako edo manipulatutako objektuak erortzeagatik

Funtsezkoa da lanean aurre egin beharreko arriskuak ezagutzea – esaterako, elementuak manipulatzeagatik edo biltegiratutako elementuetatik gertu zereginak burutzeagatik-, objektuak erortzea saihesteko eta ondorioz lan istripurik ez eragiteko. Segurtasunari lehentasuna eman behar zaio, ez dezagun ahaztu.

Funtsezkoa da lanean aurre egin beharreko arriskuak ezagutzea – esaterako, elementuak manipulatzeagatik edo biltegiratutako elementuetatik gertu zereginak burutzeagatik-, objektuak erortzea saihesteko eta ondorioz lan istripurik ez eragiteko. Segurtasunari lehentasuna eman behar zaio, ez dezagun ahaztu.

Objektuak erortzea makurtzeagatik edo erausteagatik

Objektuak erortzeko arriskua egon badago, horiek makurtzeagatik edo eraustegatik. Aipatutako arriskua sortzen da biltegiratutako elementuetatik gertu lan egiteagatik (armairuak, apalen moduluak, biltegiratzeko apalak, etab.). Horrelakoetan, elementu horien egoera egiaztatzea komenigarria da, behar bezalako egonkortasun-baldintzetan ez badaude. Horrelakoetan, zonalde horretatik urrundu eta arduradunari berehala jakinarazi beharko litzaioke.

Objektuak erortzea horiek manipulatzeagatik

Arriskuetako beste bat objektuak erotzean datza, horiek manipulatzeagatik. Kausak askotarikoak izan daitezke: zereginari berari dagozkion edo eusteko zailak diren elementuak, tresnak edo lanabesak manipulatzeagatik. Horrez gain, zama-lanetan, materiala garraiatzerakoan edo biltegiratzeko elementuen gainean ipintzerakoan ere aipatutako arriskua sor daiteke. Kontu handiz ibili ahal izateko, komenigarria da elementu horiek baldintzak errebisatzea, besteak beste: mahaiak, armairuak, apalak, etab.

Langileek beraiek zein neurri har ditzakete manipulatutako, makurtutako edo erautsitako objekturik ez erortzea saihesteko? Lehenik eta behin,  euren zereginak burutzerakoan, elementuen, tresnen edo lanabesen manipulazioa egiztatu behar da. Eta enpresari dagokionez, kontu handiz ibili behar gara eta prebentzio neurriak hartzearen garrantzia aintzat hartu behar dugu:

  • Lanean ari garen zonaldetik ibiltzea edo horien azpian egotea saihestu
  • Fatxadetatik edo zuhaitzetatik urruntzea haize bolada bortitzen egunetan
  • Materialen zama-lanak burutzen ari diren bitartean urrun mantentzea. Ez gelditu inoiz zintzilik dauden zamapean
  • Ez kolperik jo apalen, armairuen edo altzarien gainean, barruan dauden objektuak erotzea ez eragitek

Eta langilea arrisku hauetatik babesteko, ezinbestekoa da, beharrezkoa bada, norberaren babeserako ekipo bat (botak, kaskoak, eskularruak, betaurrekoak, maskarak, bere lana egiteko lan-arropa egokia…) eramatea, istripurik gerta ez dadin. Gogora dezagun, enpresak zein langileek norabide berberean jo behar dutela, eguneroko lanean prebentzioa barne hartzea guztioi dagokigun zeregina baita. Eta, azkenik, azpimarratu behar dugu informazioa eta prestakuntza oso garrantzitsuak direla, langile guztiok lan istripuetatik prebenitzeko.

 

 

Buletinera harpidetu