Dunning-Kruger efektua edo nola ezagutu arreta falta segurtasunari dagokionean

Segurtasun-ikasgaiak
Dunning-Kruger efektua edo nola ezagutu arreta falta segurtasunari dagokionean

Gure gaitasunak era egokian antzematen al ditugu? Uste duguna bezain adina al dakigu benetan? Dunning-Kruger efektuak honen erantzuna dauka, bere ondorio nagusietako bat hurrengoa izanik: zenbat eta gutxiago jakin nobaitek, orduan eta azkarragotzat hartuko du bere burua.

Gure gaitasunak era egokian antzematen al ditugu? Uste duguna bezain adina al dakigu benetan? Dunning-Kruger efektuak honen erantzuna dauka, bere ondorio nagusietako bat hurrengoa izanik: zenbat eta gutxiago jakin nobaitek, orduan eta azkarragotzat hartuko du bere burua.

Gaztelaniazko esaerak dioen bezala:  Ezjakintasuna ausardiaren ama da. Cornell Unibertsitatean Psikologia sozialeko irakasle den David Dunningek bere ikasle bikaina den Justin Krugerrekin batera, aipatutako efektua aurkitu zuten. Behin ikerketaren emaitzak aztertuta, mendeetan zehar filosofo anitzek behin eta berriz esandakoa zientifikoki egiaztatu zen: gaitasunik ezak norberaren irudia gehiegi estimatzea dakar; filosofo eta irakasle lanak egin zituen Amos Alcottek (1799-1888) esaterako «Ezjakinaren gaixotasuna bere ezjakintasunaz ez jabetzea da» esan zuen, Nietzsche (1844-1900) alemaniarra «Gizakientzat norberaren ezjakintasuna ulertzeko zaila da» esatera ausartu zen, eta Baltasar Gracián (1601-1658) pentsalari espainiarrak hurrengoa adierazi zuen: «Ezjakintasunerako lehen urratsa jakiteaz harro agertzea da eta askok jakingo lukete, dakitela pentsatuko ez balute».

Dunningek lehenagoko hipotesi bat egiaztatu edo gezurtatzen zuen ikerketa aurrera eramatea erabaki zuen: Posible al da neure inkonpetentziak gaitasun ez horrekiko inkontziente bihurtzea edo ez uztea gai ez naizela antzematen? Emaitzetan gure gaitasunen antzemate akastuna existitzen dela ikusi zen eta pertsona zenbat eta inkonpetenteago izan, orduan eta gutxiago antzematen zuen bere gaitasun eza. Bestalde, gaitasun handiena zuen jendeak, paradoxikoki, bere gaitasunak gutxiegi estimatzen zituen edo horien inguruan ziurtasun gutxiena zutenak ziren.

Antzemate akastun honen arrazoia da lan edo egitekoa betetzeko beharrezko diren konpetentzia eta gaitasunak eta lan horretako jarduera estimatzeko beharrezko gaitasunak berdinak direlako. Horien ezagutza eskasia izateak, kasu batzuetan, benetan ez dituzten gaitasunez harropuztea dakar.

Lan-segurtasunean, gure buruarengan konfiantza gehiegi izateak ondorio txarrak ekar ditzake.  Alor honetan aipaturiko konklusioak ezarriz gero, ezinbestekoa da gure buruaren inguruko hausnarketa eta autoebaluazioa egitea. Geure burua eta geure mugak ezagutzea aurrerapauso handia da, egin ahal ditugun akatsak zuzendu edota onuragarriak izango zaizkigun ezagutza berriak barneratzeko.

Gauza berri eta erabilgarriak ikasteko garaiz gaude beti, Zizeronek egin zuen bezala «ez dakidanaren ezjakintasuna aitortzeaz ez naiz losatzen» esatean, era berean Benjamin Disraelik «Ezjakina zarela ohartzean jakinduriara hurbiltzeko urrats handia ematen ari zara» adieraztean edo Aristotelesek K.a. 384-322 bitartean hurrengoa aipatu zuenean: «Norberaren ezjakintasuna onartzean datza benetako jakituria». Hortaz, zentzuduna izan zaitez, segurtasuna eta istripuen prebentzioaren alorrean horrek marka dezakeelako aldea ikasten jarraitzeko urte gehiago bete edo bizitzak cum laude lizentziatura ematearen artean.

Buletinera harpidetu