Eslingatzen duen esligatzailea, eslingatzaile bikaina izango da

Segurtasun-ikasgaiak
Eslingatzen duen esligatzailea, eslingatzaile bikaina izango da

Eslingatzailea, zamen mantenu edo manipulazio mekanikoko eragiketetan, eslingatze sistema erabiltzeaz arduratzen den pertsona da (atxatzea, garraiatzea eta deskargatzea), mantenu ekipoekin eginak, esaterako, eskorga automotorrak, garabi-zubiak, osagarriak eta garraiatzaileak. Zama eta altxatze ekipoaren artean lotura elementua (eslinga) ipintzeaz arduratzen eta hura nola ipini erabakitzen duena da.

Eslingatzailea, zamen mantenu edo manipulazio mekanikoko eragiketetan,  eslingatze sistema erabiltzeaz arduratzen den pertsona da (atxatzea, garraiatzea eta deskargatzea), mantenu ekipoekin eginak, esaterako, eskorga automotorrak, garabi-zubiak, osagarriak eta garraiatzaileak. Zama eta altxatze ekipoaren artean lotura elementua (eslinga) ipintzeaz arduratzen eta hura nola ipini erabakitzen duena da.

Eslingatze lan ona burutzeko eta eslinga zuzen aukeratzeko (lotura gailua), eslingatzaileak oinarrizko eslingatze teknikak ezagutu behar ditu eta horretarako, prestakuntza espezializatua jaso behar izan du.

Eslinga jakin bat aukeratzerakoan eta eslingatze teknikak burutzerakoan, hainbat faktore kontuan hartu behar direlako: altxatuko eta/edo manipulatuko den zamaren pisu osoa, zamari eutsiko zaion forma, bere izaera, neurriak, itxuraren, etab. arabera eta eslingak lan egingo duen giroa. Ondo kalkulatu eta aukeratu behar dira eslinga, eslingatze osagarriak (kakoak, bilurrak,…) eta eslingatze metodo egokiak, zama pertsonen eta/edo gauzen gainean erotzeko arriskurik gabe altxatu eta garraiatzeko gaitasun nahikoarekin.

Zamaren pisuari dagokionez, erabiltzeko gehienezko zama (C.M.U.) bermatzen duen eslinga bat edo batzuk aukeratu behar dira, alegia; zuzenean altxatzeko gehienezko zama, gutxienez, zamaren pisu osoarekin bat egiten duena. Orientatzeko irizpide gisa, kalkulatu daieteke zamaren bolumena bider hura osatzen duen materialaren dentsitatea eginez. Adibidez, harriak edo hormigoiak 2.350 kg/m 3 dentsitatea dauka (2,35 gr/cm3, egurrak 800 kg/m 3 (0,80 gr/cm3) eta altzairuak, burdinak edo galdaketa materialak, berriz, 7.850 kg/m 3 (7,85 gr/cm3).

Bestalde, zamaren mota, izaera, pisua eta dimentsioen (tutuak, makinak, kutxak, paleten zamak…) edo bere itxuraren arabera (zama simetrikoa edo ez simetrikoa), zama modu batean edo bestean eutsiko da. Zama eusten den modua erabakigarria da, eslingaren C.M.U. zama egiten den moduaren arabera, eslinga bat edo beste izango delako. Eslingaren etiketan bere erabiltzeko gehienezko zama adierazita dago, zama, altxatze maniobran, eusten eta heltzen den eraren arabera.

Eslingatzeko hainbat modu existitzen dira: zuzenean altxatzea, estutze eslingatzea, saski eslingatzea, bi adarrekin eslingatzea eta hiru eta lau adardun olagarroa duen eslingatzea. 

  • Zuzenean altxatzea: eslinga bakar batek zamaren pisu osoa eusten du, horrenbestez, altxatzerakoan, pisuak eslinga erabiltzeko gehienezko pisuarekin (C.M.U.) bat egin dezake.
  • Itotze eslingatzea: teknika honekin zama ito egiten da, hura bere baitan sartzen delako. Pakete solteak, tubular motatakoak, altxatzeko erabiltzen da.
  • Saski eslingatzea. Eslinga zamaren inguruan biltzen da U moduan eta eslingaren muturrak gakoan (bilur edo uztaia) finkatzen dira. Teknika hau orekatzeko zailak diren zametarako erabil daiteke, irristatu baitaitezke.
  • Eslingatzea bi adarrekin. Honi esker, zama modu egonkorragoan altxatu edo garraiatu daiteke. Zamari modu bakunean urkatutako bi eslingekin egiten da, bata bestearengandik banatuta. Ez da pakete solterako erabili behar, zamarekiko sortzen den kontaktua ez delako erabatekoa.
  • Eslingatzea eslingadun olagarroarekin. Hainbat adarrek (hanka) osatzen dute olagarroa, normalean hiru edo lau. Hiru hankako olagarro batekin, euste puntuak ez badaude uniformeki banatuta eta hankek ez baldin badute luzera bera, zama banaketak gainkarga eragingo dute bi hanketan eta gainontzekoa ez da behar bezala erabiliko. Lau hanketako olagarro batean, ohikoa da hiru hankek bakarrik lan egitea, eta baita bi hankek ere, pisu guztia eutsita, gainontzeko hankek zama eusten eta okertzea saihesten duten bitartean. Horregatik, fabrikatzaile gehienek hiru eta lau hanketako olagarroei erabilerako gehienezko zama berbera esleitzen dieten.

Azkenik, eslinga lan egin behar duten giroari dagokionez, tenperatura baldintzen eta giroko produktu kimikoen arabera, eslinga fabrikatzeko erabili den ehun-materiala aukeratu behar da, egokiena aukeratu ahal izateko. Eslingak tenperatura baldintza zehatz horien eraginpean igaroko duen denbora ere kontuan hartu behar da.  

Ehun-eslinga osoa Poliamida (PA) edo Poliester (PES) edo Polipropileno (PP) materialetako industria hariez egina egon behar da, iraunkortasun handiko harizpi anitzeko itxuran, eta inoiz 60 cN/tex baino gutxiago. Zuntz hauek propietate mekaniko eta jarrera desberdinak dituzten, beroaren edo produktu kimikoen eraginpean ematen duten denboraren arabera.

Poliamida Zuntzak (PA) alkalisaren efektuarekiko ia immuneak dira, hala ere, azido mineralek eraso egiten dietePoliesterra (PES) ia azido mineral guztiekiko erresistentea da, baina alkalisak kalte eragiten dio. Eta azidoek eta alkalisak polipropileno (PP) gutxi kaltetzen dute, beraz, disolbatzaileak ez diren eragile kimikoekiko erresistentzia handia du.

Tenperaturekiko erresistentziari dagokionez, Poliester eta Poliamidako eslingak erabil eta gorde daitezke 40°C eta 100°C bitarteko tenperaturetan eta Polipropilenokoak, berriz, -40°C eta 80°C bitarteko tenperaturetan.

Eslingatzaile batek faktore eta arau hauek guztiak kontuan hartu behar ditu altxatze ekipoak eta eslingatze sistemak osatutako multzoa (eslingak eta osagarriak) zuzen erabili ahal izateko, hartara, erortzeko arrisku guztiak ekidingo dira.

Buletinera harpidetu