Industria mantenua Zer kontrolatu behar da industria instalazio batean erabilgarri dagoen bitartean?

Segurtasun-ikasgaiak
Industria mantenua Zer kontrolatu behar da industria instalazio batean erabilgarri dagoen bitartean?

Industria mantenua beharrezko jardueren multzoari deritzo (errebisioak, konponketak, ordezkapenak, etab.), bai instalazioek, makinek eta ekipoek eta bai industria instalazioak osatzen dituzten lan gune desberdinek zuzen funtzionatu ahal izateko.

Industria mantenua beharrezko jardueren multzoari deritzo (errebisioak, konponketak, ordezkapenak, etab.), bai instalazioek, makinek eta ekipoek eta bai industria instalazioak osatzen dituzten lan gune desberdinek zuzen funtzionatu ahal izateko.

Industria esparruko edozein enpresaren jardueraren garapen zuzena bermatzeko ezinbesteko erreminta da, izan ere,  enpresaren sektorea edozein izanda ere, mantenuak ekoizpen prozesuan eta langileen segurtasunean zuzenean eragiten du.

Behar bezalako mantenu bat eginez gero, ez da edozein industria prozesuko ekoizpena gelditu behar ezustekoak edo bat-bateko matxurak direla eta. Horrela, prozesuaren kalitatea eta ekipoen funtzionamendu zuzena ziurtatu daiteke, euren bizitza erabilgarria luzatuta.

Baina, horrez gain, enpresaburuak, langileen  segurtasuna eta osasuna babestu behar duenez, bertako instalazio eta ekipo guztiekin lotutako arrisku guztien behar bezalako kontrola bermatu dezake.

Udako hilabeteak mantenu lanak egiteko une ona da, kimika industrian, elektrikoak, automobilgintza, nekazaritzako elikagaiak eta abar bezalako zenbait sektoretan, normalean, ekoizpenak behera egiten duelako eta etenaldi teknikoak sortzen direlako. Garai honetan, halaber, jarduera jaitsi egiten da, langile asko oporretan daudelako.

Industria mantenuak onura handiak ditu. Horien artean,  nagusia eta garrantzitsuena prebentzioa da. Mantenu on bati esker, lan istripuak prebenitu eta saihestu daitezke, beraz, ekoizpen prozesuan parte harten duten edo instalazioetan lan egiten duten guztien segurtasuna areagotzen laguntzen du.

Industria instalazioaren arabera, aplikatu beharreko araudi legal bat dago, industria instalazio horien mantenduarekin lotuta. Hala ere, edozein industria instalazioz arduratzen den enpresaburuak  aldez aurretik bete beharreko baldintza orokor komun batzuk existitzen dira :

  • Industria instalazioa autonomia erkidego bakoitzeko dagokion organo eskudunean erregistratu behar da. Abian jarri ahal izateko, gehienetan, erregistratu baino lehen, aurretik proiektu edo memoria tekniko bat osatu behar da, baimendutako instalatzaile batek proiektua eta instalazioa exekutatu behar ditu eta instalazio ziurtagiri bat aurkeztu behar da.
  • Industria instalazioak, kasuan kasu, eragiten dion araudia bete behar du, ondoren, horri buruzko aldaketak edo erreformak egiten diren bakoitzean.
  • Araudi aplikagarrian ezarritako mantendu eragiketak burutu behar dira. Horiek, sarritan, ondorio horretarako gaitutako mantendu enpresen eskutik garatuko dira.
  • Aldian aldiko ikuskapenak bete behar dira. Horiek dagokion araudi aplikagarrian ezarriko dira eta zehaztutako kontrol erakundeek burutuko
  • Enpresaburuak ziurtatu behar du instalazio horrekin lotutako dokumentazio tekniko guztia bere esku eta babespean duela: proiektu edo memoria teknikoa, erabilera eta mantenu eskuliburua, instalazio ziurtagiria, ikuskapen ziurtagiria, mantendu aktak, etab.
  • Horrez gain, ziurtatu beharko du ere aipatutako instalazioaren bizitza erabilgarria amaitu ondoren, lan horretarako gaitutako enpresak desegiten direla. Aipatutako enpresek dagokion ziurtagiria igorri beharko dute instalazioa, hasiera batean erregistratu zen autonomia erkidegoko organo eskudunean bajan eman ahal izateko.

 

Buletinera harpidetu