Aurten, aurrea hartzea funtsezkoa da. Laneko Segurtasun eta Osasuneko 2021eko Munduko Eguna

Segurmania
Aurten, aurrea hartzea funtsezkoa da. Laneko Segurtasun eta Osasuneko 2021eko Munduko Eguna

Aurtengo apirilaren 28an, 2003. urtetik urtero bezala, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Munduko Eguna ospatuko da. Aurten, urtero antolatzen den nazioarteko kanpainaren izena “Krisiari Aurre Hartzea, Prestatzea eta Erantzutea” izango da.Helburu nagusia Laneko Segurtasun eta Osasuneko sistema erresilienteak sortzearen eta horietan inbertitzearen garrantzia nabarmentzea izango da.

Aurtengo apirilaren 28an, 2003. urtetik urtero bezala, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Munduko Eguna ospatuko da. Aurten, urtero antolatzen den nazioarteko kanpainaren izena “Krisiari Aurre Hartzea, Prestatzea eta Erantzutea” izango da.Helburu nagusia Laneko Segurtasun eta Osasuneko sistema erresilienteak sortzearen eta horietan inbertitzearen garrantzia nabarmentzea izango da.

Munduko Laneko Erakundeak (MLE) Laneko Segurtasun eta Osasuneko Munduko Eguna antolatu zuen lan segurua, osasuntsua eta duina sustatzeko, segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarria direlako.

Egun honen urteroko helburua laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak prebenitzen laguntzea da eta bertan inplikatutako eragile guztiak kontzientziatzea, arazoaren garrantzia adieraziz eta segurtasun eta laneko osasun esparruko prebentzio kulturak laneko heriotzen eta lesioen kopurua nabarmen murrizten laguntzen duela adieraziz.

Egun hau ospatzeko, MLEk, urtero, urteko nazioarteko kanpaina bat antolatzen du, jarduera desberdinekin, mundu mailan. Aurten, COVID-19k eragindako krisiak agerian utzi du laneko segurtasun eta osasuneko (LSO) sistemak indartzearen garrantzia, osasun zerbitzuak barne. Eta horregatik, 2021. urteko kanpaina LSOko sistema nazional horiek sendotzeko estrategietan murgildu da, krisiari aurre egiteko erresilientzia garatzeko helburuarekin.

Horregatik, NLEk aukera hau aprobetxatu nahi du iritzi publikoa sentsibilizatzeko eta LSO sistema erresilenteak sortzeko eta horietan inbertitzeko garrantziari buruzko elkarrizketa suspertzeko, COVID-19, lantokian, arintzeko eta hedatzea saihesteko eskualdeko eta nazioarteko adibideak oinarri hartuta.

Laneko Segurtasuneko Nazioarteko Egunaren xede da, halaber, denok gogoeta egitea eta geure buruari  galdetzea, prebentzioan dugun rolari buruz eta egoki burutzen ari garen edo ea gehiago egin dezakegun ikusteko. Unerik egokiena da enpresetako segurtasun katearen kate-maila guztien garrantziari buruzko gogoeta egiteko.

Prebentzio kultura are gehiago suspertzeko egun bat. Prebentzioa hobetzeko eta norberak eman ditzakegun urrats berrietan pentsatzeko, arriskuak murrizteko eta laneko segurtasun, osasun eta ongizatea sendotzeko eta hedatzeko.  Enpresei eta gizarteari, oro har, on egingo dien eta sendotuko dituen prebentzio kultura oinarritzearen alde egiteko.

Segurmanía-tik, aurten ere, egun honekin bat egin dugu, inoiz baino indartsuago eta grinatsu. Egun honek nabarmentzeko ematen digun aukera aprobetxa dezagun prebentzio kulturaren “ontasunak” goraipatzeko.  Zure ekarpena egitera gonbidatzen zaitugu,  egunero, planteatzen zaizun lan egoera bakoitzean. Denok batera lortuko dugu prebentzioa guztiena eta guztiontzat delako.

Aurten ere, horrez gain, sorpresa bat daukagu prest. LASTER….

 

Buletinera harpidetu