Lidergoa, prebentzio kultura egoki bat lortzeko osagai erabakigarria. Nola identifikatu lider egoki bat?

Segurtasun-ikasgaiak
Lidergoa, prebentzio kultura egoki bat lortzeko osagai erabakigarria. Nola identifikatu lider egoki bat?

Infografia honetan azaldu dugunaren harira, prebentzio kultura, bere baitan hartzen dituen 10 osagairen edo ezaugarriren arabera definitu ahal da. Eta ezaugarri horiek, enpresa bateko prebentzio kultura hobetzeko lagungarriak dira, izan ere, horien garapena nahiz hobekuntza lantzen diren neurrian, erakunde horretako prebentzio kulturak hobera egiten du. Prebentzio kultura osatzen duten osagai horietako bakoitza zehaztuz eta sakonduz joango gara eta post honetan, hasteko, horietako lehena dugu hizpide: lidergoa.

Infografia honetan azaldu dugunaren harira, prebentzio kultura, bere baitan hartzen dituen 10 osagairen edo ezaugarriren arabera definitu ahal da. Eta ezaugarri horiek, enpresa bateko prebentzio kultura hobetzeko lagungarriak dira, izan ere, horien garapena nahiz hobekuntza lantzen diren neurrian, erakunde horretako prebentzio kulturak hobera egiten du. Prebentzio kultura osatzen duten osagai horietako bakoitza zehaztuz eta sakonduz joango gara eta post honetan, hasteko, horietako lehena dugu hizpide: lidergoa.

Enpresako zuzendaritza da, egiteagatik edo ez egiteagatik, jakinaren gainean edo oharkabean, esfortzua eta arreta zein elementuetara bideratuko diren erabakitzen duena. Prebentziorako lidergo eraginkorrik existitu ezean, ziurrenik, segurtasunaren kalterako beste elementu batzuk nagusituko dira.

Beraz, prebentzioko lidergoa enpresa osatzen duten guztien artean partekatutako lidergora bideratu behar da, talde-lan bateratuak jazo litezkeen hainbat akatsen ondorioak orekatu eta ezabatu ahal izateko modu batean.

Langileak laneko segurtasun eta osasun arloetako proposamenen eta irtenbideen baitan hartu behar dira. Ezinbestekoa da feedback prozesu bat egotea. Baterako-lana da pertsona langileen buruetan kultura sartzeko baliabidea eta horrela, komunikazio ireki eta egizalea direla medio, benetako jarrerazko aldaketa bati bidea ematekoa.

Behar bezalako lidergoak, betetzen dutenen eta jasotzen dutenen artean, elkarrekiko eragin prozesua inplikatzen du. Harreman dinamiko bat sortu behar du, baterako helburuak lortze aldera, ondorioak noranzko guztietan jaso daitezen.

Laneko segurtasunaren eta osasunaren ikuspegitik lidergoaren zeregina erabakigarria da, izan ere, liderrak alderdi horiek zaintzen ez baditu, pertsona langileengana mezu kontraesankor bat igortzen arituko da.

Ondorioz, prebentzio arloan liderraren irudia identifikatzea oinarrizkoa izaten da. Lidergoa nondik datorren eta nork betetzen duten identifikatu behar da, izan ere, liderraren irudi hau agintea izaten duenarekin bat ez etortzea gerta liteke.

Lider on batek honako ezaugarriak izan beharko lituzke, eta hala izan ezean, lantzea dagozkio:

– Denekin zintzoa izan, erakundeko gainerako kideen aldetik ere zintzotasuna jaso ahal izateko. Iritziak eskatu behar ditu eta haiek gogoan hartu.

Komunikatzeko gaitasuna izan eta bidali nahi dituen mezuak neurtu, hauek enpresa balioekin bat etor daitezen.

Enpatikoa izan eta besteren lekuan jartzen jakin, jazotzen diren egoerak behar bezala ulertu ahal izateko. Hori lortzekotan, derrigorrezkoa da lanpostu bakoitza zuzenean ezagutzea, bere taldearekin hitz egiteko gai izatea, haien bitartez egunerokotasunaren errealitatea hala nola enpresan jazotzen diren arazoak ezagutu ditzan.

– Pertsonen arteko harremanetan negoziatzeko gaitasunak izan, adostasunak lortzeko.

– Erakundeko jarduerak testuinguruan jartzen jakin eta horiek jakitera eman, guztion artean ikuspegi estrategiko partekatu bat lortze aldera.

Giza kapitalaren potentzialtasunak identifikatu. Langileak egokitasunez hautatu eta dagokien lanpostuan kokatu, bere gaitasunen, motibazioen, lanean emandako urtetan zehar garatutako esperientzia zehatzen eta barneratu duten garapen pertsonalaren  arabera.

Apala izan, norberaren hala nola besteren mugak neurtzerakoan kontziente izateaz gainera, bakoitzaren maila behar bezala baloratzeko. Onartu dena norbere gain hartzea ezinezkoa dela eta ardurak banatu egin behar direla. Gainera, lider baten apaltasunak beste kolaboratzaile eta lankideei talde-lanaren prozesuan identifikatzea eta inplikatzea ahalbidetzen die.

Bidezko jokabidea izan. Antolamenduaren testuinguruan, inpartzialtasunez, pertsona orori dagozkin ardurak emanez.

Pertsona sortzailea izan, irtenbideak proposatu eta aldaketei arre egiterakoan; egokitzapen ahalmena erakutsi, gizarte, araudi, teknologia eta bestelako arloen eboluzio mailan.

Ezagutza maila egoki bat mantendu, etengabeko prestakuntzarekin, eta enpresako gainerako arloetan etengabeko ikaskuntza sustatuz. Halaber ezagutza horren dibulgazioa eta partekatzea bultzatuko dira, erakunde osoaren ahalmena sendotu eta konfiantzazko giro bat sortze aldera.

 

Buletinera harpidetu