Manipulazioa prebentzioarekin, tandem ezin hobea. Kargak eskuz manipulatzeko prebentzio-neurri orokorrak

Segurtasun-ikasgaiak
Manipulazioa prebentzioarekin, tandem ezin hobea. Kargak eskuz manipulatzeko prebentzio-neurri orokorrak

Kargak eskuz manipulatzearen barruan sartzen da langile batek edo hainbat langilek karga bat garraiatzeko edo hari eusteko egin beharreko edozein eragiketa. Eragiketa horien artean aurkitzen dira kargak altxatzea, jartzea, bultzatzea, trakzioa egitea edo lekuz aldatzea eskatzen duten guztiak, ezaugarri edo baldintza ergonomiko desegokiak medio arriskuak dakartzatenak, bereziki bizkar eta gerrialdeko arriskuak.

Kargak eskuz manipulatzearen barruan sartzen da langile batek edo hainbat langilek karga bat garraiatzeko edo hari eusteko egin beharreko edozein eragiketa. Eragiketa horien artean aurkitzen dira kargak altxatzea, jartzea, bultzatzea, trakzioa egitea edo lekuz aldatzea eskatzen duten guztiak, ezaugarri edo baldintza ergonomiko desegokiak medio arriskuak dakartzatenak, bereziki bizkar eta gerrialdeko arriskuak.

Eskuz manipulatzearen arazoa ez da soilik kargak duen pisua, baizik eta ergonomiaren ikuspegitik beste faktore batzuk kontuan hartu beharra; hala nola, kargaren ezaugarriak, beharrezko esfortzu fisikoa, lan-ingurunearen ezaugarriak, jardueraren eskakizunak eta banakako arrisku-faktoreak.

Oro har, plantilla emakumeek, langile gazteek edo adinekoek osatzen badute, edo langile gehienak babestu nahi badira,  ez lirateke erabili behar 15 kg-tik gorako kargak. Edonola ere, gehienez 25 kg-ko pisua gomendatzen da.

Karga bat 3 kg ingurukoa bada ere, horrek arrisku potentziala eragin dezake bizkar eta gerri aldean, baldintza ergonomiko okerretan manipulatzen bada; hau da, gorputzetik urrun, jarrera desegokiekin, askotan, ingurumen-baldintza txarretan, lurzoru ezegonkorrekin…

Kargak eskuz manipulatuta arriskurik sor ez dadin, zenbait prebentzio-neurri hartu behar dira gutxienez oro har, langileak behar bezala babestea bermatzeko:

  • Prebentzioaren ikuspegi orokorretik begiratuta, egokiena da karga metro bat baino gehiago ez garraiatzea.
  • Gomendatutako manipulazio-maiztasunak 5 minututik behin karga batekoa edo txikiagoa izan behar du; gehienez, berriz, minutuko 15 aldikoa.
  • Karga baten eta bestearen artean etenaldiak egin beharko dira, eragindako muskuluak berreskuratu ahal izateko. Ahal dela, malguak izango dira, finkoak eta nahitaezkoak ez baitira hain eraginkorrak nekea arintzeko.
  • Kargak maiz manipulatzen badira, komeni da zereginak txandakatzea eta gainerako lan-denboran hain astunak ez diren jarduerak egitea, muskulu-talde berak erabiltzea eskatzen ez dutenak.
  • Karga bat maneiatzean, bizkarra zuzen izan behar da. Espazio bertikala nahikoa ez den lekuetan ez da kargarik manipulatu behar.
  • Lanerako espazioak zutik eroso egoteko aukera eman behar du, manipulatzeko lan egoki bat eragotzi gabe.
  • Karga baten mugimendu bertikal aproposa 25 cm-ra artekoa da. Onartzeko modukoak dira sorbalden altueraren eta hanka erdiko altueraren arteko Tarte horietatik kanpoko desplazamenduak saihesteko ahalegina egingo da.
  • Ahal den guztietan, kargak birarik egin gabe manipulatzeko moduan diseinatuko dira zereginak. Enborraren biraketek indar konpresiboak areagotzen dituzte gerrialdean.
  • Komeni da kargaren zabalerak sorbalden zabalera (60 cm, gutxi gorabehera) ez gainditzea. Karga zabalegiak besoak behartuta izatera bultzatuko ditu, eta ezingo da lurretik jarrera seguru batean altxatu.
  • Kargaren sakonerak ez luke 50 cm-tik gorakoa izan behar; 35 cm ez gainditzea gomendatzen da. Karga sakonegia bada, distantzia horizontala handituko da, eta indar konpresiboak ere handiagoak izango dira bizkarrezurrean.
  • Karga altuegiak, berriz, ikusmena oztopa dezake, eta bidean dauden objektuekin estropezu egiteko arriskua sortzen da.
  • Hobe da kargek heldulekuak edo artekak izatea, eskua erraz sartu ahal izateko, behar bezala heltzearren.
  • Kargaren gainazalak ez du lesio-arriskua sortzen duen elementu arriskutsurik izan behar. Bestela, eskularruak erabiltzea gomendatzen da.
  • Lantokietako zoladurak erregularrak izango dira, etenik gabekoak estropezu egiteko arriskuak saihesteko, eta oinetakoek ondo heltzeko aukera eman behar dute, irrist ez egitearren.
  • Oinetakoek euskarri egokia eman behar dute oinetarako, objektuen erorketaren aurka behar bezala babestearekin batera.  Egonkorrak izan behar dute, zola irristagaitzarekin.
  • Kargak ez dira maneiatu behar aldapak, mailak, eskailerak igoaz eta plataformen, kamioien eta bibrazioak eragin ditzaketen gainazalen gainean.

 

Buletinera harpidetu