Nola bideratu taldeen kudeaketa prebentzio kulturan?

Segurtasun-ikasgaiak
Nola bideratu taldeen kudeaketa prebentzio kulturan?

Lan-talde baten kudeaketak beti LAP barne hartu behar du ekoizpen prozesuan. Ekoizpena eta prebentzioa modu integratuan garatzea lortzeko, oinarrizkoa da pertsonek segurtasuna osagai positiboa bailitzan portatzea, pentsatzea eta sentitzea, alderdi negatiboen gabezia soilik zaindu beharrean.

Prebentzio Kulturaren 10 Osagaiak. Taldeen Kudeaketa atala

Lan-talde baten kudeaketak beti LAP barne hartu behar du ekoizpen prozesuan. Ekoizpena eta prebentzioa modu integratuan garatzea lortzeko, oinarrizkoa da pertsonek segurtasuna osagai positiboa bailitzan portatzea, pentsatzea eta sentitzea, alderdi negatiboen gabezia soilik zaindu beharrean.

Taldeak kudeatzerakoan, segurtasunari eta osasunari dagokienez, funtsezkoa da taldeko kide bakoitzak egin ditzakeen eta egin behar dituen ekarpenak kontuan hartzea.

Planteamendu klasikoetan, istripuen murrizketarako hurbilketa ikuspuntu negatibo batetik bideratu ohi zen; egungo plan berriek ikuspegi positiboago bat hautatzen dute. Eta horren adibidea da, esaterako, Zero Ikuspegia zeinetan nagusitzen eta baloratzen den lan-taldeko kide guztien ekarpena eta partaidetza segurtasun giroa lortzeko.

Arrisku berezia dakarren zeregin bati ekin aurretik, funtsezkoa da aztertzea eta baterako-lan batean antolatzea prozedurak, segurtasun-urratsak, lortu beharreko helburuak, arduradunak, etab. Beraz, pertsonek lanak planifikatzearen beharra azpimarratzen da. Urrats nagusienetako bat lanen garapenerako eremuaren ikuskapenean datza, horrela aztertu ahal izateko balizko arriskuak, aldi bereko beste lan batzuekiko interakzioa eta lantegiarekin lotutako beste edozein alderdi.

Era berean, oso garrantzitsua da zintzotasunez hitz egiteko beharra sendotzea eta langileek bere lanarekin lotura duten kezken gainean modu askean adierazteko aukera izatea, bereziki segurtasun arlorako elementu kritikoak hizpide dituztenean.

Helburua da lankidetza giro bat sortzea zeinetan partaide guztiak arriskuez kontziente izango diren, horiek ezabatzeko edo kontrolatzeko neurriekiko arduratsuak izanik, segurtasun klima bat sustatuz eta aldi berean segurtasun ezarekiko tolerantziarik EZ babestuz.

Ziurgabetasun egoerak sortzen direnean, ondo ebaluatuta ez egoteagatik edo prebentzio neurriak ondo ez planifikatu izateagatik, funtsezkoa da jarduera etetea eta ardura dutenei informazioa eta babesa eskatzea.

Zeregin arriskutsu bati ekin aurretik, gomendioa da lasai hausnartzen minutu batzuk ematea, egin beharreko jarduerari dagokionez, lana mentalki planifikatzen, eman beharreko urratsak, erabili beharreko lanerako erremintak edo ekipoak, etab. zeintzuk diren irudikatzen.

Jarduera arriskutsuren bat garatzerakoan aurreikusi gabeko elementurik egon ez dadin, funtsezkoa da haren planifikazioa egitea langileen segurtasunerako eta osasunerako dagozkion bermeekin lana behar bezala egiteko beharrezko elementu guztiak dakartzan lan prozedura bat erabiliz.

Esperientzia duten langileek prozeduraren elaborazioan parte hartu behar dute, ez bakarrik ezagutza aditu hori barne hartu dadin, baizik eta prozeduraren betekizunarekiko inplikazioa eta atxikipena hobetzeko, bertako langileek hartan parte hartu izateagatik.

Amaitzeko, oinarrizkoa da ekipoekin eta materialekin lan egiterakoan ziurtapen eta kontrol arloetako fabrikatzaileekin eta agintariekin kontatzea ekipoekin eta materialen lan egiteko orduan. Merkaturatze araudiak kalitate eta segurtasun kontrol zorrotzak inposatzen ditu. Pertsona langileak entrenatu egin behar dira laneko ekipoak, makineria, erramintak, materialak, etab. egiaztatzeren garrantzia onartu eta baloratze aldera, plaka bereizgarriak, zigiluak, ziurtapen etiketak, instrukzio gidaliburuak, etab. egiaztatuz.

 

Buletinera harpidetu