Nola jardun altuera handitik eroriz gero?

Segurtasun-ikasgaiak
Nola jardun altuera handitik eroriz gero?

Post honetan azalduko dugu nola jardun eta zer egin behar den langile bat altuera handitik eroriz gero. Horrek, dagokion NBEri esker (arnesa eta euste sistema) eta beti eta etengabe erabiltzeari esker, erorketari aurre egin ahal izan dio. Izan ere, arriskua ez da desagertzen erorketa geldiarazi denean. Ondoren zuzen jardutea bizitza eta heriotzaren arteko desberdintasuna izan daiteke.

Post honetan azalduko dugu nola jardun eta zer egin behar den langile bat altuera handitik eroriz gero. Horrek, dagokion NBEri esker (arnesa eta euste sistema) eta beti eta etengabe erabiltzeari esker, erorketari aurre egin ahal izan dio. Izan ere, arriskua ez da desagertzen erorketa geldiarazi denean. Ondoren zuzen jardutea bizitza eta heriotzaren arteko desberdintasuna izan daiteke.

Teilatuetan, estalkietan, altxatze plataformetan (PEMP) aldamioetan (PEMP), lan egiten duten edo lan bertikalak burutzen dituzten langileek ondo dakite erortzeko arriskua dutela eta horregatik beti banakako babes ekipo batez babestu behar dira eta aurre egin beharreko arriskuak ezagutu behar dituzte, eta baita horien aurka zuzen jarduteko era ere. Horretarako dagokien prestakuntza zuzena jaso behar dute.

Altuera batetik eroriz gero, langilea ainguraketa sistematik zintzilik geratzen denean, berak zein bere lankideek nola jardun jakin behar dute eta aurretik diseinatutako erreskate prozedura burutu behar dute.  Gogor saiatu behar dira, zintzilik geratzeagatik trauma sortzea saihesteko, sindrome ortostatikoa izenekoa.

Sintomak erori bezain pronto agertu daitezke eta odola behar bezala ez zirkulatzearen ondorioz sor daitezke, gorputza zintzilik dagoenez, uhalek zain femoralak eta odola hanketatik igarotzea estutzen dute, zainen itzulera eragotziz. Ondorioz, beste funtsezko organoen odol isuria murriztuz joan daiteke. Sintomak askotarikoak izan daitezke: hankak eta oinak gogortzea, tentsioa jaistea eta konortea murriztea, goragalea, karranpak, min handia, kontrolik gabeko uzkurdurak, itolarria eta takikardiak.

Zain estutze eta isuririk eza honen ondorioz, zelulak hil egiten dira oxigenoa falta zaielako eta horren eraginez, besoetan eta hanketan toxinadun odola pilatu egiten da. Istripua jasan duen langilea, une horretan bertan eta bat-batean, horizontalki jarriko balitz, oxigeno nahikorik gabeko odolak funtsezko organoak kaltetu litzake, besteak beste, giltzurrunak, garuna eta bihotza. Azken horrek gainezka egingo luke eta taupadak egiteari utziko lioke.

 

Nola erreskatatu langilea behar bezala?

Zauritua erreskatatzeko erantzun denbora mugatua eta eskasa da. Batzuetan, 10 minututan soilik langilea hil egin daiteke. Horregatik, azkar jardutea ezinbestekoa da eta biktima ahalik eta arinen erreskatatu eta dagozkien lehenen laguntzak aplikatu behar dira.

Langileak ez badu erori ondoren konorterik galdu, lasai egon eta arnesaren trauma aurkako uhalak erabili behar ditu. Arnesaren alde banatan aurkituko dituen bi uhalak zabaldu eta elkarrekin lotu behar ditu muturretatik. Uhal hori bi oinekin zapaldu ondoren, arnesaren uhalek eragindako tentsioa desagertuko/murriztuko da.

Horrez gain, hankak mugitu eta jarrera aldatu behar du giharrak mantentzeko eta zirkulazioa aktibo mantentzeko.

Ez badu trauma aurkako uhalik, bestelako elementu erabiltzen saiatu behar da, esaterako, estriboak, mailak, etab., arnesaren uhalen tentsioa partzialki deskargatu ahal izateko. Fatxada bat bezalako gogorra den objektu baten aurka bultzatzea, eta poliki kulunkatzea, berriz objektuan oinarritu eta berriz bultzatu ahal izateko gihar guztiak aktibo mantentzen lagundu dezake ere.

Ezin bada aipatutako jardueretako bat ere ez egin, belaunak tolesten eta hankak zabaltzen saiatu behar da behin eta berriro, zirkulazioa aktibo mantendu ahal izateko.

Istripua pairatu duenaren lankideek aurretik ezarritako erorketen aurkako babes plana aplikatu behar dute: larrialdietarako zerbitzuetara ahal den azkarren deitu eta zintzilik geratzeagatiko trauma eten egiteari lehentasuna eman.

Biktimarengana ahalik eta azkarren iristen saiatu behar da eta konorterik galdu ez badu, harekin etengabeko kontaktua mantendu behar da, sintomengatik galdetu eta presioa arintzen lagunduko dioten baliabideak erabiltzera animatu.

Erreskatatu ondoren eta larrialdietarako langileak iristearen zain dagoen bitartean, ez da biktima inoiz horizontalki jarri behar, baizik eta eserita mantendu behar da, hankak aurrealdera begiratuta.

Buletinera harpidetu