Prebentzioa aldamio metalikoak gurpilen gainetik erabiltzerakoan
Segurtasun-ikasgaiakLan dorre mugikorrak oso egitura erabilgarriak dira mantenu edo eraikuntza lanak burutzeko altuera desberdinetan. Lanerako azalera erosoa eskaintzen dute, zama-lanetarako ahalmen zehatz batekin, baina hainbat arau eta prebentzio neurri kontuan hartu behar dira modu seguruan erabiltzeko.
Zenbait lanetan, bereziki eraikuntza eta mantenuaren sektorean, altuera zehatz batean kokatu behar da, denbora luzez eta, horrez gain, nahiko astuna diren erremintak edo materiala erabili behar bada, lan horiek ez dira ez praktikoak, ezta erosoak ere, baina batez ere, ez dira oso seguruak, eskailera baten gainean egiten badira.
Kasu hauetarako, lan dorre mugikor bat erabili behar da (alegia: aldamio tubular metaliko bat gurpilen gainean). Behin-behineko egitura mugikor honek plataforma bat edo bat baino gehiago eusten du, altuera desberdinetan. Lau gurpilen gainean eraikita dago –balaztatze sistemadunak-. Horiei esker, eskuz mugitu daiteke lan zonaldetik, beharrezkoa denean.
Aldamiora igo baino lehen…
Edozein altuerako lanetan bezala, lan dorre mugikor batean garatzen diren zereginek zenbait arrisku dakarte eta horiek identifikatu behar dira aldamiora igo baino lehen. Hauek dira kontuan hartu behar ditugun arrisku nagusiak eta euren kausak:
- Erorketak (maila berean edo maila desberdinean): oker muntatzea edo desmuntatzea; plataformaren zabalera urria; barandarik ez; okerreko sarbidea (adibidez, kanpoaldetik igotzea); egonkortasunik gabeko plataforma; lan egitea gurpilak blokeatu gabe; egituraren gain zama; antolaketa falta; kolpeak objektuen aurka, etab.
- Objektuak erortzea: plataforma errodapi gabe egotea; gehiegizko zamak edo oker maneiatzea; egitura nahigabe mugitzea, etab.
- Egitura iraultzea edo eraistea: egitura desitxuratzea edo egoera txarrean egotea; oker muntatzea edo desmuntatzea (diagonalarik, tiranterik etab. ez egotea.); plataformek gehiegizko zama hartzea; desnibelak edo lurreko gorabeherak izatea; etab.
Horiek guztiak kontuan hartu ondoren, dagozkion prebentzio neurriak hartu behar dira. Lehenik eta behin, ziurtatu behar dugu Norberaren babes ekipo (EPI) egokia daramagula: batez ere kaskoa, eskularruak, segurtasun oinetakoak eta arnesa (beharrezkoa denean). Banaka babestuta gaudenean, lan inguruko babes eta segurtasun neurri kolektiboak zaindu behar ditugu. Kasu honetan, aldamio mugikor bati dagokionez, hauek dira garrantzitsuenak:
- Plataformek gutxienez 60 cm zabalera izan behar dute eta labain aurkako xafla edo sareta metalikoez eraikita egon behar dira. Horrez gain, gutxienez 90 cm-ko barandak eduki behar dituzte eta baita gutxienez 15 cm-ko errodapi bat ere.
- Ez da eskailera eramangarririk edo igotzeko bestelako elementurik ipini behar plataformen gainean.
- Ziurtatu behar dugu tranpola duten barne eskuko eskailerak daudela, maila desberdineko plataformak komunikatzeko. Plataformetara barrualdetik igo behar da, integratutako eskaileren
- Ezin da plataformen gainean langileekin, materialekin edo erremintekin mugimendurik egin.
- Bakarrik mugitu daitezke lurzoru sendoan, nibelatuan eta oztoporik gabekoan. Gurpilak blokeatuta egon behar dira plataformen gainean lanak egiten diren bitartean.
- Oinezkoen pasabidea murrriztu behar da plataformaren inguruan (baranden eta/edo elementu argitsuen edo islatzaileen bidez, batez ere zirkulazio edo ibilgailuak igarotzen diren bideetatik gertu badaude).
Hauek eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakunde Nazionalak, altuerako behin-behineko lanei buruzko segurtasun eta osasunerako ezartzen dituen beste neurriak, funtsezkoak dira plataforma hauek oker erabiltzeak eragindako ondorio txarrak ekiditeko. Hala ere, gogoratu norbanakoari beti dagokiola segurtasunez arduratzea: gehiegizko konfiantzak lan segurtasuna alde batera uztea eragin dezake.
aldamio metalikoak