Hauek dira Segurmaniako lehenengo urtean gehien irakurri diren 5 post-ak

Segurmania
Hauek dira Segurmaniako lehenengo urtean gehien irakurri diren 5 post-ak

Hona hemen Segurmaniako lehenengo urtean gehien irakurri diren lehenengo bost post-ak.

Urtemuga guztietan bezala, atzera begiratzeko garaia da, minez, baina, batez ere, asebete, eta Segurmaniak prebentzioari laguntzeko eta segurtasuna sustatzeko erreminta gisa hazten jarraitzeko behar duen ilusioarekin. Helburu nagusia betetzen ari gara, alegia; munduari lanpostuetan gure segurtasun propioa kontuan hartzeko beharrez kutsatzea.

Lehenengo urte honetan, istorio, kasu, enpresa seguruei egindako elkarrizketa ugari ezagutzera eman dizuegu eta, batez ere, saiatu gara lan segurtasunaren eta osasunaren garrantzi handia modu desberdinean eta gure egunerokotasunarekin lotuta adierazten. Eta hau esan ondoren, hona hemen Segurmaniako lehenengo urtean gehien irakurri diren lehenengo bost post-ak.

 

  1. Kaskoa jartzeko modu bakarra dago, zuzena, alegia

Gorputzaren atalik sentikorrenetariko bat da. Beraz, bere zaintzarekin ezin gara izan “burugogor”. Haren babesak, ia beti hil ala bizikoa, segurtasun zaleen artean interes handia piztu du.

  1. Elektrokuzioa saihesteko oinarrizko arauak

Bonbila bat aldatzea ere ez da jolas bat. Gure jarraitzaileek argi daukate, elektrizitatea ez dela jostailu bat.

  1. Umore beltza segurtasuna sustatzeko arma bat bilakatzen denean

Instagrameko profil propioa duen istorio honen protagonista ‘The Swim reaper’ da, edo beste modura esanda, heriotza.

  1. Prebentzioaren 10 aginduak

Ez dugu horiek erakusteko taularik… baina partekatzeko JPG bat nahikoa izan zen aurtengo 2018an Segurmanian deskargen top bat bilakatzeko

  1. Txukuntasuna + ANTOLAKETA ETA GARBIKETA = Segurtasuna

Hirukote irabazleak beti gustagarriak dira. Lan eremua garbia eta antolatuta izateak gure segurtasuna zalantzarik gabe hobetuko du. Segurtasun zaleek gure post-en uko egin ezineko abantaila hauek bilatu zituzten.

 

Buletinera harpidetu