Ba al dakizu mugimenduak errepikatzeagatik sortutako lesioak saihets daitezkeela?

Ba al zenekien
Ba al dakizu mugimenduak errepikatzeagatik sortutako lesioak saihets daitezkeela?

Lanpostu askotan, langileek mugimenduak errepikatu behar dituzte beren egitekoetan. Normalean, muskulu-talde txikien mugimendu azkarrak dira; jarrera behartuetan egotearen eta muskuluak ez indarberritzearen ondoriozko ahaleginei gehituta, osasun-arazo handiak sor ditzakete.

Lanpostu askotan, langileek mugimenduak errepikatu behar dituzte beren egitekoetan. Normalean, muskulu-talde txikien mugimendu azkarrak dira; jarrera behartuetan egotearen eta muskuluak ez indarberritzearen ondoriozko ahaleginei gehituta, osasun-arazo handiak sor ditzakete.

Mugimendu errepikakor horiek behin eta berriz egiten direnez, denboraz nahasmendu muskuloeskeletikoak sortzen dira goiko gorputz-adarretan, eta horiek eragina dute muskuluetan, tendoietan, hezur-eskeletoan, kartilagoetan, lotailuetan, nerbioetan, eta odol-hodietan ere bai. Hala, gutxika-gutxika, arazoak iristen dira: tendinitisa, peritendinitisa, tenosinobitisa, epikondilitisa, epitrokleitisa, mialgiak eta karpoko kanalaren sindromea edo kanal erradialarena, besteak beste.

Baina, ba al dakizu mugimendu errepikakorrek eragindako lesioak saihestu, edo, behintzat, murriztu daitezkeela, prebentzioko zenbait aholkuri jaramon eginez? Guk azalduko dizugu nola:

  • Zereginak txandakatuz. Lanaren antolamenduak aukera eman behar du langileek txandaka jarduteko, mugimendu fisiko desberdinak behar dituzten lanpostuetan.
  • Lana ahal den neurrian mekanizatuz. Era guztietako tresnak erabili behar dira, lan mota bakoitzerako egokiak eta mugimendu errepikakorrak gutxitzen laguntzen dutenak. Esate baterako, bihurkin elektrikoak, edo muskuluekin ahalegin handiak egitea eragozten duten lanabes mekanikoak.
  • Indarraren erabilpena banatuz. Muskulu-taldeek egin behar duten ahalegina banatzea da gakoa, beti berdinak gainkargatzea saihesteko. Lana bi eskuekin egitea da modu bat, adibidez.
  • Lanpostuak ergonomikoki diseinatuz. Lanpostu bakoitzean artikulazioak giltzadura-tarte erosoan egon ahal izateko, eta materialak, berriz, eskueran, langile bakoitzaren ezaugarri pertsonalei egokitzen zaien distantziara.
  • Aldiro etenaldiak eginez. Behar besteko atsedenaldiak eman behar dira, gainkargatutako muskuluak modu egokian indarberritu ahal izateko. Etenaldiak beharrezkoak dira, tentsioak askatzeko eta muskuluak lasaitzeko.
  • Jarrera-ohitura egokiak izanez. Langileak trebatu eta kontzientziatu behar dira lesioak eragozten dituzten jarrera-ohiturei eta jokabide egokiei dagokienez. Esaterako, ez da lanik egin behar besoak sorbalden gainean daudela, edo eskumuturrak jarrera behartuetan okertuz. Ahal den neurrian, eskuak besaurrearekin lerrokatuta egon behar du, bizkarrari zuzen eutsi behar zaio, eta sorbaldek atseden-jarreran egon behar dute.
  • Lanpostu bakoitzaren arrisku espezifikoei eta horiek gutxitzeko prebentzio-neurriei buruzko informazioa emanez.
  • Aldiro mediku-azterketetara joanez. Horretarako, zainketa medikoa egin behar da, eta segimendua egin behar zaie beren lanaldi osoan, edo haren zati batean, muskuluen gainkarga dakarten zeregin errepikakorrak dituzten langileei.

Buletinera harpidetu