Ba al zenekien espazio konfinatuetan lan-ekipoak erabiltzeari buruzko zenbait neurri badirela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien espazio konfinatuetan lan-ekipoak erabiltzeari buruzko zenbait neurri badirela?

Laneko ekipoak erabiltzeak arrisku handiak ditu beti, eta, beraz, neurri gehiago hartu behar dira horiek erabiltzea eskatzen duten lanak egiterakoan. Bestalde, jakin badakigu espazio konfinatuak kontuan hartzeko moduko beste arrisku-iturri nabarmenak direla. Hori dela-eta, bi arazoak elkartzen direnean, gosea eta jateko gogoa, prebentzio-neurriak are gehiago zorroztu behar dira. Badakizu zeintzuk diren prebentzio-neurri horiek? Ezagutu itzazu post hau irakurriaz.

Kontuan hartu beharreko lehen neurria da lan-ekipoak espazio konfinatuen ezaugarri berezietara egokitu behar direla:  giro-tenperatura, hezetasuna, altuera, eta arreta berezia eskaini behar zaie atmosferei: leherkorrak, toxikoak, korrosiboak…

Fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera erabili behar dira, eta mantentze-lan egokiak eginda egon behar dute, haien segurtasuna bermatu ahal izate aldera.

Atmosferaren arriskugarritasuna ez handitzeko, komeni da laneko girora kutsatzaileak askatzen dituzten errekuntza-motorreko ekipoak ahal dela ez erabiltzea. Hori ezinezkoa bada, erauzketa-sistema bat instalatu behar da, kutsatzaileak kanpora botatzeko.

Halaber, zarata- eta bibrazio-maila baxuak sortzen dituzten lan-ekipoak aukeratu behar dira, horiek erreberberazio-efektuek areagotu baititzakete. Esate baterako, tresna hidraulikoak erabiltzea lehenetsi behar da, pneumatikoen aurrean.

Gainera, mota horretako barrutietan normalean sortzen diren bibrazioei eutsi behar diete ekipoek, akats arriskutsurik eragin gabe.

Ekipo elektriko eramangarriek behe-tentsioko Erregelamendu elektroteknikoaren arabera babestuta egon behar dute. Bereziki, argiztapen-maila baxuko kokalekuetan kokatutako luminaria eramangarriak.

Atmosfera leherkorretan ekipo elektrikoak erabilita karga elektrostatikoak gertatuz gero, prebentzio-neurriak hartuko dira sute- eta/edo leherketa-arriskuak saihesteko: ekipoak lurrera konektatzea, kontaktu-eskuilak edo elementu mugikorrentzako deskarga-elementuak.

Atmosfera leherkorretan erabilitako lan-ekipo horiek 144/2016 EDko xedapenak bete beharko dituzte, leherkorrak izan daitezkeen atmosferetan erabiltzeko aparatuei eta babes-sistemei buruzkoak.

Buletinera harpidetu