Gune konfinatu batean toki eskasiaz haratago beti dago prebentziorako tarte bat. Gune konfinatuak babesteko neurri orokorrak

Segurtasun-ikasgaiak
Gune konfinatu batean toki eskasiaz haratago beti dago prebentziorako tarte bat. Gune konfinatuak babesteko neurri orokorrak

Arestian aipatu izan dugunez, gune konfinatuak bere ezaugarriengatik bereziki arriskutsuak gertatzen diren lan-esparruak dira. Horregatik, alditan lan ezbeharrak gertatzen dira. Horien arteko askotan, istripuan gertatutakoa aztertu ondoren ondorioztatzen da ezbehar hori jazo dela prebentzio neurriak behar bezala aplikatu ez direlako.

Arestian aipatu izan dugunez, gune konfinatuak bere ezaugarriengatik bereziki arriskutsuak gertatzen diren lan-esparruak dira. Horregatik, alditan lan ezbeharrak gertatzen dira. Horien arteko askotan, istripuan gertatutakoa aztertu ondoren ondorioztatzen da ezbehar hori jazo dela prebentzio neurriak behar bezala aplikatu ez direlako.

Beraz, gaurkoan nagusiki gune konfinatuetako babes neurri orokorrak izango ditugu hizpide. Potentzialki arriskutsuak izan litezkeen egoeren prebentziora eta istripuak ekidingo lituzketen laneko metodo seguruak erabiltzera bideratutako neurri multzo bat.

Gune konfinatuaren konfigurazioa eta horietan egiten diren behin-behineko lanak kontuan hartuta (garbiketa, konponketak, mantenua, ikuskapenak, etab.) ezinbestekoa da, orokorrean, prebentzio neurri berezi batzuk erabiltzea arriskuak ezabatu edo murrizteko.

 

Zeintzuk dira babes neurri orokor horiek?

– Zereginak betetzeko finkatuko diren lan prozedurak erabaki, arrisku bereziko faseak hala nola guneak idatziz zehaztuz, jardueraren garapenerako aldizka beharrezkoak diren etenaldiak eta atsedenaldiak xedatuz. Bestalde, erabiliko diren ekipoak, makinak eta erremintak barne hartu behar dira.

Gune konfinatuetara sartzeko lan baimen bat eskatu eta horrela baimendu gabeko pertsonen sarrera ekidin, gune konfinatura sartzeko baldintzak seguruak direla bermatuz.

– Ahal den orotan, lanak kanpotik garatu.

– Atzeman diren arriskuetarako seinaleztapena jarri: arrisku kimikoaren, arrisku biologikoaren edo eztanda arriskuaren edo besteko baten seinalea.

– Pertsona bat esleitu prebentzio funtzioak betetzeko, prebentzio neurriak eraginkorrak direla zaindu eta egiaztatzen duena.

– Pertsona esleituak betiere zaintza kanpotik eta etengabe egin behar du. Gune konfinatuaren barruan langileak dauden bitartean ezin da bertatik aldendu.

-Oinarrizkoa da etengabeko komunikazioa bai kanpotik eta bai barruko pertsona langileekin, konfinatutako langileen segurtasuna edo osasuna arriskuan jar lezakeen edonolako gertakari jazotzean informatu ahal izateko.

Berehalako hustuketa lehenengo alarma seinaleak atzeman bezain laster.

Salbamendu prozedura batean zehaztu egoerak zeinetan pertsona langileen hustuketa egin beharko den. Eta erabaki, erreskatearen kasuan, zaintzako langileek egingo duten edota ekipo espezializatuen eskutan jarriko den.

Erreskate jardueretan zeregin horietarako bereziki entrenatu diren langileak hautatuko dira.

Erreskate operazioak egiteko beharrezko material guztiarekin kontatu, bereziki, arnasketako ekipo autonomoekin, zein baldintza zailenetan erabiltzeko egokiak izango diren.

– Beharrezkoa izaten bada, aurretiaz prestatu erreskatea bermatuko duen goratzeko ekipo bat. Ekipoak ekarriko ditu goratzeko tornua, hanketako finkapen teleskopikoaren kisketak, tripode osagarria, goratzeko kablea, eusteko mosketoia eta erorketen aurkako sistema.

– Betiere eskura izan larrialdi zerbitzuetako telefono zenbakiak.

-Aldizka erreskate eta larrialdi simulazioak garatu.

– Derrigorrezko prestakuntza teorikoa eta praktikoa eman pertsona langileei lanari dagozkion arrisku, babes-neurri eta prozedura egokien gainean.

– Langileen osasunari buruzko zaintza bat mantendu, esparru mota hauetarako balizko egoera biologiko bateraezinak edo patologia kontraindikatuak atzemateko lagungarria dena.

Buletinera harpidetu