Ba al zenekien goizez edo gauez dutxatzearen arabera, zure gorputzean eragindako efektuak batzuk edo besteak izango direla?

Ba al zenekien
Ba al zenekien goizez edo gauez dutxatzearen arabera, zure gorputzean eragindako efektuak batzuk edo besteak izango direla?

Goizez edo gauez dutxatzeak gure gorputzean onura desberdinak eragingo ditu. Ezagutu nahi al dituzu? Hona hemen.

Goizez edo gauez dutxatzeak gure gorputzean onura desberdinak eragingo ditu. Ezagutu nahi al dituzu? Hona hemen.

Hainbat adituk goizez dutxatzea gomendatzen dute, bizkortzen gaituztelako, gure nerbio sistema aktibatzen duelako, alertan jartzen gaituelako, gure sormena, energia eta jardunari ekiteko gogoa pizten dituelako. Horregatik, esnatzea eta funtzionatzen hastea kostatzen zaienei, goizez dutxatzea oso onuragarria izan dakieke.

Hala ere, mediku eta psikologo gehienen ustez gauez dutxatzea onuragarriagoa da. Zergatik? Gauez dutxatzeak eragin lasaigarria dauka. Kortisol mailak murrizten laguntzen du, alegia; estresarekin sortzen den hormona, hortaz, gauez dutxatzeak lasaitzen eta erlaxatzen gaitu. Horrez gain, gelditu gabe ibili, lanez gainezka egon edo kirola egin ondoren, pilatzen joan diren giharren tentsioak lasaitzen ditu.

Eta, bestalde, gure  erritmo zirkadianoei laguntzen die, argiarekin eta iluntasunarekin estu lotuta daudenak. Loa gorputzaren tenperatura jaitsi ondoren hasten da eta hoorregatik, gure gorputzak hoztu behar du  lo hartzeko unea iristen ari den neurrian. Dutxa epelak edo berotxoak gure gorputzaren tenperatura igotzen du, eta ondorioz, gure organismoak azkarrago hoztu behar gaitu. Abiadura bizkortze horrek lo hartzen laguntzen digu.

Horrez gain, gure azalerako ere onuragarriagoa da. Gure poroak estaltzen joan diren pilatutako zikinkeria guztiak garbitzen laguntzen digu. Horrela, lo gauden bitartean, azala indarberritu eta hobeto birsortu daiteke, zikinkeria hori gabe.

Alergiak dituztenei dagokienez, gauez dutxatzen badira erreakzioa eragiten dieten alergenoak gorputzetik askatu ditzakete, esaterako, polena. Hartara, lasaiago egingo dute lo, alergeno horiek askatu dituztenez, behar bezala deskantzatzen uzten ez dien hazkureak, negarrak edo doministiku gogaikarriak nabarmen murriztuko zaizkie.

Dagoeneko, goizez edo gauez dutxatzearen onurak ezagutzen dituzula, bata edo bestea aukeratzea zure premien edo lehentasunen araberakoa izango da.

Buletinera harpidetu