Ba al zenekien Laneko Arriskuen Prebentzioko auditoretzak hobetzeko aukera direla beti?

Ba al zenekien
Ba al zenekien Laneko Arriskuen Prebentzioko auditoretzak hobetzeko aukera direla beti?

Auditoretzak lege-betekizun hutsa baino askoz gehiago dira. Kudeaketarako tresna dira, prebenitzeko balio dute eta enpresei hobetzen laguntzen diete. Batzuetan enpresentzat eurentzat ere ezezagunak diren gaiak ateratzen dituzte argitara, eta zuzeneko informazioa ematen dute, prebentzioaren alorrean hobekuntza lortzeko modu eraginkorrean laguntzen duena.

Prebentzioaren esparruan eboluzionatu beharra dago beti, eta etengabe bilatu behar dira hobetzeko bide berriak. Auditoretzek hori lortzen laguntzen dute. Betiere, aldaketa onuragarriak ekartzen dizkiete enpresei eta erakundeei, laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeari dagokionez.

Egia da enpresak, batzuetan, aldaketen beldur izaten direla, eta, horregatik, auditoretzen aurrean uzkur jokatzen dutela, laguntza handirik eman gabe; batez ere, gauzak modu berean egiten urte asko daramatzatenek. Baina ez dute pentsatu behar LAPeko auditoretzak kalterako direnik. Aitzitik, positiboak dira; izan ere, lanabes erabilgarriak dira gauzak era egokiago batean egin daitezkeela ikasteko.

Enpresek ez diete ikaraz aurre egin behar LAPeko auditoretzei, ezta emaitza negatiboak ekar ditzakeen fiskalizazio hutseko prozesutzat hartu ere. Akatsak aurkitzeko eta zuzentzeko aukera dela pentsatu behar dute. Auditoretza bakoitza aprobetxatu beharreko aukeratzat hartu behar dute, den-dena ezbaian jartzeko eta prozesuak hobetzeko moduaz hausnartzeko.

Auditoretzek balioa eransten diete ikuskatutako enpresei. Enpresaren prebentzio kulturaren benetako egoera ezagutzen laguntzen dute, ongi egiten diren gauzak nabarmenduz, eta behar bezala egiten ez diren gauza garrantzitsuez ohartaraziz.

Prebentzio sistema osoa xehe-xehe aztertzeaz gain, auditoretzek orientazio-funtzioa ere egiten dute, eta hobetzeko eta ebaluatzeko modua ere erakusten dute. Enpresa bakoitzak denboran nola eboluzionatzen duen, nola hobetzen den eta prebentzio kulturari dagokionez aurrerapausoak nola egiten dituen erakuts dezakete.

Hori dela-eta, nahitaezkoa da auditoretzetan enpresek ahalik eta informaziorik egiazkoena ematea, errealitatearen islak emango baitu aukera desbideratzeez jabetzeko eta hobetzeko soluzioak eskaintzeko, langileek alferreko arriskurik edo saihets zitekeen segurtasuneko eta/edo osasuneko gorabeherarik izan ez dezaten.

Buletinera harpidetu