Ba al zenekien zure prebentzio kultura neurtzeko metodologia desberdinak existitzen direla?

Ba al zenekien
Ba al zenekien zure prebentzio kultura neurtzeko metodologia desberdinak existitzen direla?

Prebentzio kulturaren kontzeptua Txernovyleko istripuaren ondorioz sortu zen, 1986. urtean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (IAEA) eskutik. Honela definitu zuen: erakundearen eta bertako banakakoen ezaugarri eta jarreren multzoa zeintzuk ziurtatzen duten, lehentasun nagusi gisa, planta nuklear baten segurtasunari dagozkion kontuek garrantziaren araberako justifikatutako arreta jasoko dutela.

Prebentzio kulturaren kontzeptua Txernovyleko istripuaren ondorioz sortu zen, 1986. urtean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (IAEA) eskutik. Honela definitu zuen: erakundearen eta bertako banakakoen ezaugarri eta jarreren multzoa zeintzuk ziurtatzen duten, lehentasun nagusi gisa, planta nuklear baten segurtasunari dagozkion kontuek garrantziaren araberako justifikatutako arreta jasoko dutela.

Bere aldetik, Segurtasun eta Osasuneko Britainia Handiko Batzordeak honela definitu zuen: banakako eta taldeko balio, jarrera, gaitasun eta portaera ereduen multzoa, zeinek segurtasunarekiko hartutako konpromisoa zehazten duen eta baita erakunde baten segurtasun eta osasun programen estiloa eta lehiakortasuna ere.

Prebentzio kultura, alegia; langileen segurtasunari eta osasunari eragin dakiekeen balioak, sinesmenak, jarrerak eta praktikak, langileak dituen edozein erakundetan dagoen elementu bat da, bere neurria, eremua edo sektorea edozein izanda ere.  Bertako kide bakoitzaren ekarpenak abiapuntu hartuta osatzen da eta erakundearen jarrera eta oinarrizko onarpenak aztertzeko eta erreferentzia sistema gisa erabiltzen da. Kontzeptu bizidun eta etengabe aldatzen ari den moduan hartu behar da, bertako kide desberdinen arteko elkarrekintzetatik elikatzen baita eta horrenbestez, eboluzionatu egiten du.

Prebentzio kultura ezin denez zuzenean behatu, kontzeptu bat delako, ezin da modu kuantitatiboan neurtu. Hala ere, Dov Zohar-ek, prebentzio kulturaren munduko erreferentea, uste du prebentzio giroa erabil daitekeela prebentzio kultura nolabait neurtu ahal izateko.  Izan ere, prebentzio giroa eta istripu kopurua alderantziz uztartuz gero, egiaztatu daiteke prebentzio giroa hainbat eta hobea izan, istripuen kopurua gero eta txikiagoa izango dela.

Hortaz, hura ebaluatzeko, egoerak, emaitzak, jarrera, eta adierazleak erreferentziatzat hartu behar dira. Zure enpresaren prebentzio kulturaren eboluzioa neurtzen eta bide zuzenetik zoazen ala ez ziurtatzen lagunduko dizuten hainbat metodologia desberdin existitzen dira.

Alde batetik, Parker eta Hudson eboluzio ereduak daude. Parker eskaileraren ereduak bost eboluzio etapa ditu eta hura gorantz doa enpresaren prebentzio segurtasuna kudatzen doan heinean.

Hudson Prebentzio  Boladak metodologia 2007an aurkeztu zen eta eboluzio faseak hiruetara murrizten ditu. Prebentzio bolada moduan aurkezten ditu. Horiek segurtasun handiagoa hartzen duten heinean, istripuen tasa jaisten doa.

Vision Zero  ere erabil daiteke. Horren helburua erakundeetan prebentzio kultura bilatzea da urrezko 7 arau oinarri hartuta. Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Elkartearen (GSNE) munduko kanpaina bat da, zero istripuen, gaixotasunen eta laneko kalteen alde.

90eko hamarkadatik prebentzio kultura neurtzeko eredu ezagunenetariko bat Bradley de Dupont kurba da. Enpresa sektore desberdinetan sarritan erabiltzen den galdetegi bat da. Bertan konparazio emaitzak eskaintzen ditu hiru ardatzen inguruan garatutako 27 galdera oinarri hartuta: Buruzagitza, Enpresaren egitura eta Enpresaren jarduerak.

Enpresa baten prebentzio egoera neurtzen laguntzen duen beste diagnostiko erreminta bat NOSACQ-50 Metodoa da. Galdetegi bat da, Nordic Occupational Safety Climate Questionnaire: bertan, 50 galderen bidez, 7 dimentsioetan egituratuta, erakundearen segurtasun giroko egoera eta bilakaera ebaluatzen ditu.

Bestalde, Ramon Llull Unibertsitateko Institut Químic de Sarrià erakundeak beste diagnostiko metodologia bat garatu zuen, pertsonen jarreretan eragina duten erakundeko faktoreei zuzenduta. GDS Metodoa da: prebentzio kultura neurtzen eta ebaluatzen du 5 parametrotan oinarrituta.

Ikusi duzun bezala, zure enpresaren prebentzio egoera neurtzeko modu anitz existitzen dira. Zein etapan aurkitzen den jakiteak dagozkion doiketak egiten lagunduko dizu, prebentzio kultura eraginkorra eta enpresan erabat integratuta lortzeko.

Buletinera harpidetu