Ba al zenekien lehenengo prebentzio kodea Ka 1770. urtekoa dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien lehenengo prebentzio kodea Ka 1770. urtekoa dela?

Nahiz eta batzuen ustez gai berria izan, prebentzioa ez da atzo "asmatutako" zerbait. Lan prebentzioa aspaldikoa da, duela mende askotakoa. Izan ere, eraikuntzako istripuei eta bere erantzukizun zibil eta penalei buruzko hainbat lege aipatzen dituen lehenengo Kode Legala Ka 1770. urteakoa da.

Nahiz eta batzuen ustez gai berria izan, prebentzioa ez da atzo “asmatutako” zerbait. Lan prebentzioa aspaldikoa da, duela mende askotakoa. Izan ere, eraikuntzako istripuei eta bere erantzukizun zibil eta penalei buruzko hainbat lege aipatzen dituen lehenengo Kode Legala Ka 1770. urteakoa da.

Hammurabi Kodea da, 282 legek osatuta eta lehenengo prebentzio kode legaltzat jotzen da. Eraikuntzari dagozkion erantzukizunak aztertzen dituen araudiaren lehenengo aurrekaria da.  Bere printzipioa mehatxuzko araudi batean oinarritzen da, non hainbat diziplina neurri biltzen dituen, segurtasuna lortzeko baliabide bakar gisa.

Lege hauek oso zorrotzak dira eta Talion Lege ezagunaren “begia begi truk, hortza hortz truk” araua aplikatzen dute, nahiz eta gaur egun hori pentsaezin iruditu. Hona hemen, eraikuntzari erreferentzia egiten dioten horietako zenbait lege:

  1. Legea: Norbaitek ez badaki dikea ondo sendotzen eta ez badu dikea indartu eta bertan arrail bat sortzen bada, eta urez gainezka egiten badu, horrek kaltea eragin dionaren garia ordezkatuko du.
  2. Legea: Arkitekto batek beste batentzat etxe bat egin bazuen, eta ez bazuen sendo egin, eta egin zuen etxea erori bazen eta etxeko jabea akabatu badu, arkitektoa akabatu egingo da.
  3. Legea: Horren ondorioz, etxeko jabearen semea hil egin bazen, arkitektoaren semea akabatu egingo da.
  4. Legea: Horren ondorioz, etxeko jabearen morroia hil egin bazen, etxeko jabeari morroia emango dio morroiaren truke (morroi baliokide bat).

Hammurabi Babiloniako seigarren erregea izan zen, Babiloniako Lehenengo dinastian, Ka 1792. urtetik 1750. urtera.2345 Errege bihurtu zen bere aitak, Sîn-Muballit, abdikatu ondoren, eta Babiloniako Inperioa sortu zuen, Babiloniako kontrola Mesopotamiara zabalduz, ondoko erresumekin hainbat guda irabazi eta gero.

Batez ere, Hammurabi  Hammurabi Kodean bildutako lege multzo honengatik ezagutzen da, alegia; Historian idatzitako lehen lege kodeenetariko bat. Lege horiek 2,25 metro altuerako basaltoz egindako estela handi batean idatzi ziren. Goiko aldean, Hammurabi zutik, Mesopotamiako Shamash Eguzkiaren jainkoaren aurrean, irudikatzen duen tailu bat dago. Horren azpian, karaktere kuneiforme akadioetan idatzita, eguneroko bizitza arautzen duten legeak agertzen dira.

Lege honen xedea Hammurabi erresuma juridikoki homogeneizatzea zen. Harria Sippar tenpluan kokatu zen eta bestelako aleak kokatu ziren ere erresumatik zehar. Estela Persian aurkitu zen 1901ean, nahiz eta bere jatorria ezezaguna izan. Gaur egun, Pariseko Louvre Museoan gordeta dago.

Buletinera harpidetu