Ba al zenekien semaforoak 106 urtetik gora dituela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien semaforoak 106 urtetik gora dituela?

Semaforoaren asmakuntzak benetako iraultza eragin zuen; izan ere, bide-segurtasuna nabarmen areagotu zen eta harrezkeroztik gidari eta oinezko askok bizitza salbatu ahal izan dute.  Alabaina, ba al zenekien lehenbiziko prototipoa duela 106 urte jarri zutela? Badakizu non? Jakin-mina piztu badizu, jarraian emango dizkizugu xehetasunak.

1914ko abuztuaren 5ean jarri zuten historiako lehen semaforoa, AEBetako Cleveland hirian, trafiko gehien pilatzen zuten 105 eta Euclides kaleen arteko bidegurutzean, hain zuzen. Garai hartan, AEBetako hirietan pilatzen zen munduko trafikorik handiena.

Izan ere, zaldiek bultzatutako orgak eta gurdiak egoteaz gainera, ibilgailuak asmatu berri zituzten. Bide, errepide eta bidegurutze berak erabiltzen zituzten eta, semaforora iritsi arte, trafikoko polizia arduratzen zen ordena jarri eta elkarguneetan ibilgailuen zirkulazioa antolatzeaz.

Semaforo elektrikoaren aurrekariek ere zirkulazioa antolatzeko seinale argitsuak zeramatzaten. Prototipoetako bat orduko trenbide-seinaleen bidez funtzionatzen zuen gas-lanpara izan zen. Bi besokoa zen, zein norabidetan geratu behar zen adierazteko altxatzen zirenak eta, horrez gain,  gauez erabiltzeko gas-lanpara gorriak eta berdeak zituen. Alabaina, trafikoko polizia batek kontrolatu eta mugitu behar zuen.

1868an jarri zuten Londresen, baina bi hilabete beranduago, tresnak eztanda egin eta hura manipulatzen ari zen polizia hil zenean, kendu egin zuten. Oso tresna arriskutsua zen, izan ere.

Bide batez, jakin nahi duzue bitxikeria bat? Lehenbiziko semaforoak argi gorria eta berdea baino ez zituen. Hain zuzen, 1920an gehitu zion argi horia William Potts poliziak, ordura arte hainbat semaforo-eredu diseinatu zituenak. Kolore horiak semaforoa kolorez aldatzera zihoala ohartarazten zuen eta, horri esker, segurtasuna bolantean zugarri areagotu zen.

Buletinera harpidetu