Ba zenekien LAPen gainean informatzea edo kontsultatzea ez dela gauza bera? Aldeak eta obligazioak

Ba al zenekien
Ba zenekien LAPen gainean informatzea edo kontsultatzea ez dela gauza bera? Aldeak eta obligazioak

Enpresa batek bere langileak euren segurtasuna eta osasuna eragiten dituzten gaien inguruan informatzeak ez du esan nahi LAP arloko gai zehatz horien gainean kontsultak egiten zaizkienik. Informatzea eta kontsultatzea ez dira gauza bera. Jarraian, informatzea eta kontsultatzea zer diren definituko dugu eta berehala ohartuko zara horien bien arteko aldeaz.

Enpresa batek bere langileak euren segurtasuna eta osasuna eragiten dituzten gaien inguruan informatzeak ez du esan nahi LAP arloko gai zehatz horien gainean kontsultak egiten zaizkienik. Informatzea eta kontsultatzea ez dira gauza bera. Jarraian, informatzea eta kontsultatzea zer diren definituko dugu eta berehala ohartuko zara horien bien arteko aldeaz.

Zertan datza enpresa batek bere plantilla osatzen duten pertsonak informatzea? Ba enpresak gai hori edo horiek ezagutze aldera, enpresa horretan lan egiten duten pertsonei prebentzioari buruz hainbat datu transmititzen dizkiela esan nahi du, horiek aztertzeko bidea emanez.

Zertan datza kontsultatzea? Iritzi trukea hala nola enpresaren eta ordezkarien arteko gai zehatz baten gaineko solasaldia ditu xede. LAPeko ordezkarien aldetik aurretiazko txosten baten igorpena barne.

Langileen Estatutuko 64. artikuluak arautzen du pertsona langileak eta segurtasun zein osasun arloetako ordezkariak hainbat gai zehatzen gainean informatzeko derrigortasunari hala nola hainbat gairen harira haiekin egin beharreko kontsultari buruzko guztia.

Gainera, laneko arriskuen prebentziorako Legeak bere 18. artikuluan eta araudiaren garapenean, berariaz, langileekin informazioa, kontsulta eta partaidetza nola garatu behar diren zehazten du.

Kontsultak pertsona langileen iritzia ezagutzea ahalbidetzen du arriskuak murrizteko edota ezabatzeko antolamendu neurrien edo neurri materialen egokitasunari dagokionez, horrekin prebentzioaren integrazioa erraztuz. Gainera, langileei neurri eta aldaketa proposatuen harira erabakiak hartzeko prozesuetan laguntzea du helburu.

Bestalde, pertsona langileen eta LAPeko ordezkarien kontsulta eta partaidetza, existitzen bada, Laneko Segurtasun eta Osasunaren (LSO) kudeaketa-sistemarako arrakastaren faktore giltza bat izan liteke; beraz, erakundeak xedatu prozesuen bitartez parte hartzera animatu beharko litzaieke.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).