Elurretan edo izotzean ibiltzeko gai zara? Segurtasunez nola egin irakatsiko dizugu

Bizitza seguruak
Elurretan edo izotzean ibiltzeko gai zara? Segurtasunez nola egin irakatsiko dizugu

Euria, elurra ari du eta eguraldi txarra egiten du? Elurtutako kaleetatik ibiltzea oihanean safari bat egitea baino arriskutsuagoa iruditzen zaizu? Zalantzarik gabe, eguraldi txarra eginez gero, espaloiak eta errepideak estilo libreko patinaje pista bilakatu daitezke, baina ez beldurrik eduki behar…. baizik eta kontuz ibili behar zara. Izoztutako edo elurtutako bideetatik segurtasunez mugitzeko aholku hauek jarraitzen badituzu, erortzeko edo istripu bat izateko arriskuak murriztuko dituzu.

Elurtutako edo izoztutako kaleetatik ibiltzeko, garrantzitsuena segurtasunez zapaltzea da. Garrantzitsua da oina non jartzen dugun arretaz begiratzea. Poliki ibiltzea eta irmotasunez zapaltzea, pausu motzak emanez. Hobe da aurrerantz irristatzea eta kolpea eskuekin gelditzea, atzerantz erori eta buruan kolpea hartzea baino.

Komenigarria da besoak aske eramatea, eskuak hutsik eramatea, irristatuz gero, oreka hobeto berreskuratu ahal izateko. Elurra eginez gero, hobe da elur birjina dagoen lekuetan zapaltzea, hor elurra ez dagoelako zapalduta, urtutako elurra dagoen lekuetan baino, non izotz gehiago sor daitekeen.

Malda handiak edo eskailerak saihestu behar dira. Eskailerak erabili behar izanez gero, heldu beti barandetara eta kontuz igo edo jaitsi, poliki eta segurtasunez.

Oinetako ona eta egokia erabiltzea funtsezkoa da. Ez irristatzeko gomazko zola on bat eduki behar dute.  Ez da laua izan behar, ezta liso ere, zirrikituak eduki behar ditu. Hainbat eta altuagoa izan edo marrazki gehiago eduki, edo zirrikitu sakonagoak, hobeto eutsiko da. Horrez gain, orkatila ondo heltzen duen bota altua erabiltzea komenigarria da, lesiorik egon ez dadin, gaizki zapaldu eta irristatuz gero.

Horrez gain, garrantzitsua da espaloien erdialdetik ibiltzea, erlaitz azpitik pasatzea ekidinez, izotz edo elur geruzaren bat erortzen baldin bada. Komenigarria da, lurrari begiratzeaz gain, teilatuei eta ur zorrotenei ere begiratzea, pilatuta dagoen eta bat-batean eror daitekeen elurra dagoen zonaldeetatik pasatzea saihestu ahal izateko.

Saihestu behar da, halaber, zuhaiztien azpitik pasatzea, non zuhaitzen adarrak elurraren pisuarengatik puskatu eta gainean erori daitezkeen. Eta ez da  argi gutxi duten zonaldetatik ibili behar, non ezin dugun oina non jartzen dugun ikusi.

Azkenik, komenigarria da euskailuren bat eramatea, segurtasun handiagoz ibili ahal izateko. Ttrekking makila bat edo eskiatzeko makila bat,  izotzean sar dezakeguna, eutsi ahal izateko irristatuz gero, eta irristatzea besterik ez edo erortzea eragiten duen irristatzea arteko desberdintasuna nabarmentzeko.

Badakizu… Eguraldi txarra izanez gero, kontu handiz ibili behar gara! Aurtengo neguan elurrak eta izotzak ezustekorik ekar ez diezazutela.

Buletinera harpidetu